Ikastaroak :: Komunikazioa

Eginen al dugu euskara ez sexista?

  • Hasiera-data: 2020(e)ko abuztuaren 31a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko urriaren 2a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 24a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroa guztiz online izanen da.

“Euskara sexista egiten al dut? Euskara sexista al da, ba? Gaztelania askoz sexistagoa da…” Arituko zinen hausnarketa horietan, noiz edo noiz.

Gure pentsamendua eta gure mundu-ikuskera adierazteko hizkuntza behar dugu eta, aldi berean, hizkuntza(k) erabiltzeko moduak eragin egiten du gure pentsamenduan eta gure mundu-ikuskeran; beraz, gure barrena eta gure adierazpidea norabide biko errepideak dira eta elkar elikatzen dute.

Hizkuntzak berak baino areago, erabiltzeko moduak zehazten du zenbaterainoko sexismoa duen, baztertzailea den, inklusiboa den…; hortaz, erabiltzaileok, hiztunok dugu ardura eta erabakimena.

Gurera etorrita, maiz oharkabean baina, euskaraz ari garenean, era sexistan aritzen gara, ahoz zein idatziz; dela euskaraz sortzeko tenorean, dela itzulpena egitean. Albo hizkuntzen aldean, egia da zama sexista arinagoa duela gureak, baina badugu zer hobetu.

Ikastaro honetan, nolako euskara darabilgun aztertu eta hausnarketa eginen dugu. Horretarako, testuinguru zehatz batzuk landuko ditugu eta hobetzeko aukerak partekatuko ditugu.

Irakaslea

  • Ima Zestau Baraibar

    Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.

Helburuak

• Testuinguruaren baldintzak zehazten jakitea.

• Erabilera sexistan eragiten duten kontzeptu nagusiak barneratzea.

• Hizkuntzaren erabilera sexista antzematea, testuinguru errealetan.

• Gaztelaniatik euskararako transferentzia sexistaz ohartzea, egituretan eta lexikoan.

• Aukera inklusiboak lantzea.

• Testu errealak partekatzea.

Edukiak

1. gaia: abuztuak 31-irailak 6. Komunikazioaren testuingurua eta kontzeptuak.

2. gaia: irailak 7-13. Aisialdia eta Hezkuntza eremuak. Euskara: egitura elementuak.

3. gaia: irailak 14-20. Administrazioaren eremua. Euskara: lexikoaren elementuak.

4. gaia: irailak 21-30. Komunikabideen eremua. Hizkera inklusiborako bideak eta proiektua (testua).

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Azalpenetatik abiatuko gara eta edukiak aurkeztuko dira, adibideen bidez. Horrekin batera, iritziak eta hausnarketak gai bakoitzeko foroetan partekatuko dira.

Erabilera eremuak ardatz hartuta, ariketa praktikoak eginen dira: euskarazko eredu errealak hobetu edota euskarara itzulpen laburrak egin.

Ikastaroaren bukaeran, ikastunak testu erreala sortu/itzuliko du eta taldekideekin partekatuko, era inklusiboan eta argitaratzeko moduan, horretarako, ikastaroan zehar ikasi eta barneratu dituen eduki eta irizpideak erabiliz.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Bi kreditu bat (2) eskuratu ahal izango dira.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS bat (1) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.