Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz

  • Hasiera-data: 2020(e)ko maiatzaren 6a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko ekainaren 3a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 140,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 126,00 €. Bazkideak: 105,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko martxoaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko apirilaren 24a

Hezkuntza arloan, material didaktikoak sortzerakoan testuaz gain irudiak eta bideoak ere maneiatu behar izaten ditugu gero eta gehiago. Ikastaro honekin, material didaktikoak software askeaz sortzeko tresnak ezagutuko ditugu, bai eta hauen oinarrizko erabilera ere.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: maiatzaren 6an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Iñigo Gebara Gracenea

    DBHko irakaslea.

Helburuak

  • Irakasleei Software askeko tresnak ezagutaraztea.
  • Tresna horiek erabiltzeko oinarrizko baliabideak irakastea.
  • Sortzen den materiala klaserako erabilgarri izatea.

Edukiak

  • InkScape. Marrazki bektorialak sortzeko programa.
  • KdeNLive: bideoak muntatu eta animatzeko programa.
  • OBS: kapturak egiteko programa
  • Materialaren sorkuntza.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Ikastaroaren hasierako fasean marrazki bektorialak nola sortu eta bideo-tutorial laburrak egiten erakutsiko da.

Bigarren fasean, KDEnlive-kin bideoak nola sortu / OBS.rekin kapturak nola egiten diren erakutsiko da.

Azkenik, bakoitzak bere proiektua egingo du eta lantaldean elkarbanatuko da.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

DBH, Batxilergo, zein LHko Irakasleei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko otsailaren 17an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348013.

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urtarrilaren 24an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348009.