Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 105,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 94,50 €. Bazkideak: 78,75 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko otsailaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko apirilaren 10a

Ikastaroaren data eta ordutegia:

  • Apirilaren 25, larunbata: 10:00/20:00 (23:00 aukeran).
  • Apirilaren 26, igandea: 10:00/14:00.

Denok ezagutzen dugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorginorratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da.

Irakasleak

  • Ander Izagirre Egaña

    Ingurumen zientzietan lizentziatua. Biodibertsitate masterra eta irakasleen prestakuntza masterra. Aranzadi Zientzia Elkartea.

  • Iñaki Mezquita Aranburu

    Aranzadi Zientzia Elkartea.

Helburuak

  • Euskal Herriko bizidunak aurkitzeko baliabideak ematea. Betiere kontserbazioa helburu.
  • Parte hartzaileak bizidunak maitatzen eta balioan jartzen ikastea.

Edukiak

Azalpen teorikoa:

Nola eta non aurkitu bizidunak:

  1. Non-zer
  2. Identifikazioa in situ
  3. Krudeltasunik gabeko behatze teknikak
  4. Argazkigintza: gomendioak, ekipoa…
  5. Bizidunen inguruan ibiltzeko aholkuak

Atal praktikoa

  1. Narrasti eta tximeleten bila
  2. Anfibioen bila (aukerakoa)
  3. Odonatuen bila

EGITARAUA:

1. eguna

  • 10:00-14:00 Azalpen teorikoa
  • 15:00-20:00 Narrasti eta tximeleta bila
  • 21:00-23:00 Anfibio bila (aukerakoa)

2. eguna

  • 10:00-14:00 Odonatu bila

Metodologia

Lehenik eta behin bizidunak aurkitzeko aurretiko lanak zein diren azalduko da adituek. Horretarako beraiek bizitako esperientziak eta lan-fluxua azalduko dute.

Ondoren, praktikara pasa eta adituen laguntzarekin animalien bila joango gara.

Nori zuzendua

Euskal Herri bizidunen inguruko interesa duen edonor.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urtarrilaren 24an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348010.
  • Gomendagarria da arropa erosoarekin joatea.
  • Gomendagarria da odonatuen irteerarako dokumentu hau irakurtzea: https://labur.eus/odonatuen-gida
  • Landuko diren bizidun-taldeen identifikazio gidak ekartzea gomendatzen da
  • Argazki-kamerak ekarri daitezke.