Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 27a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 21a

Oharra: Ikastaroaren datak zehaztu gabe daude oraindik. Datak zehaztutakoan, behinbetiko datak ikusgai jarriko ditugu eta matrikulatzeko aukera irekiko dugu.

Denok ezagutzen dugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorginorratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da.

Helburuak

Euskal Herriko bizidunak aurkitzeko baliabideak ematea. Betiere kontserbazioa helburu.

Edukiak

Azalpen teorikoa:

  • Nola eta non aurkitu animaliak
    • Hegaztiak
    • Narrasti eta anfibioak
    • Intsektuak (Tximeletak eta odonatuak)
  • Nola eta non aurkitu landareak

Irteerak:

  • Nola eta non aurkitu animaliak
    • Hegaztiak
    • Narrasti eta anfibioak
    • Intsektuak (Tximeletak eta odonatuak)

Nola eta non aurkitu landareak eta onddoak

Metodologia

Lehenik eta behin animalia edo landareak aurkitzeko aurretiko lanak zein diren azalduko da adituek. Horretarako beraiek bizitako esperientziak eta lan-fluxua azalduko dute.

Ondoren, praktikara pasa eta adituen laguntzarekin animalien bila joango gara.

Nori zuzendua

Euskal Herri bizidunen inguruko interesa duen edonor.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

kontserbazioa, bizidun, animalien ezagutza

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.