Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 21a

Ikastaroaren datak:  martxoaren 11, 18, 25 eta apirilaren 1 (asteazkenak).

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio-maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio-maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio-maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasunean STEM (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematikak) metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea, baina horretarako funtsezkoa da lehendabizi irakasleria prestatzea.

Irakasleak

  • Julen Irazoki Oteiza

    Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua, gaur egun Iametzako programatzailea eta bere denbora librean musikaria.

  • Asier Iturralde Sarasola

    Kimika Zientzietan lizentziatua eta Software Librean Unibertsitate Espezialista, gaur egun Iametzako programatzailea.

Helburuak

  • Etorkizuneko belaunaldiak gaitasun zientifiko-teknologikoetan prestatu ahal izateko, irakasleei oinarri teoriko-praktikoak eskaintzea.
  • Irakasleak STEM eskuduntzen irakaskuntzan autonomoak izatea.
  • Irakasleen sormen-gaitasuna lantzea, ikasgelan STEM proiektu desberdinak irudikatu eta praktikan jar ditzaten.

Edukiak

  • Merkatuan dauden hardware (arduino, raspberry pi, makey makey, lilypad…) eta programatzen ikasteko software soluzioak ezagutu (snap4arduino, scratch, mblock…).
    • Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutu.
    • Hezkuntza proiektuetarako bakoitzaren aukerak aztertu.
  • STEM proiektu desberdinak garatzeko oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak.
    • Edukiak egokiago barneratzeko ariketa praktikoak tartekatuko dira.
  • Arduino erabilita, egitasmo erreal baten aplikazioa erakutsiko da.
  • Hasieran erakutsitako hardware eta software aukeretan oinarrituta, ikasgelan landu daitezkeen egitasmo posibleak elkarrekin irudikatu eta ikasgelako esperientziak partekatuko dira.

Metodologia

Aktiboa. Edukiak modu praktikoan landuko dira eta momentu oro ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 14 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

hezkuntza, STEM, irakaskuntza, gaitasun zientifiko-teknologikoak

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.