Ikastaroak :: Hezkuntza

Proiektu bidezko metodologiak.

  • Hasiera-data: 2020(e)ko otsailaren 19a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko martxoaren 25a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 175,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 157,50 €. Bazkideak: 131,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 13a

Gaur egun, pertsonok estimulu ugari jasotzera ohituta gaude eta, hortaz, gure ikasleek ere inplikazioa eta parte-hartze aktiboa eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu baten barnean ikusi behar dute euren burua, benetan motibatuta sentitzeko eta, ondorioz, ikaskuntza esanguratsua eta iraunkorra lortzeko. Era berean, behar duten informazioa aurkitzeko aukera ugari dituzte. Ondorioz, datuen transmisioa ez da dagoeneko irakaslearen betebehar gorena izan behar. Aldiz, ikasleen gaitasunak garatzea izan behar da gure lanaren xedea. Izan ere, ikasleak bizitzarako prestatuak izan behar dira, errealitaterako. Halaber, taldean lan egiteko gaitasunaren garapena ere eskolako ezinbesteko helburua izan behar da lan mundurako ez ezik, gizartean modu aktibo zein positiboan parte-hartzeko.

Ikuspegi aldaketa horiei erantzuna emateko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabili dezakegu. Metodologi honek, edukietatik urrunduz, konpetentziei garrantzia handiagoa ematen die. Halaber, ikasten ikastea lehenengo xedetzat hartuta, ikasleen autonomia eta ikaskuntza esanguratsua indartzen dira. Laburbilduz, ikasleak haien ikaskuntza-irakaskuntza  prozesuaren erdigune bilakatzen dira. Prest zaude metodologia hau erabiltzen ikasteko eta praktikara eramateko?

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakaslea

  • Itziar Uriarte Crespo

    Psikopedagogian lizentziatua.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Gaurkotze metodologikoa. Gure ikasgeletan egiten duguna zalantzan ipini eta hobetzeko bide pertsonalizatuak aurkitzea.
  • Proiektu Bidezko Ikaskuntza sortzeko nondik-norakoak ezagutzea, diseinu bat egiten trebatzea, baita hori praktikara eraman eta ebaluatu ere.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Berdinkideen arteko praktika onen elkartrukea eta ikaskuntza kooperatiboa lortu.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

  • Ikaskuntza esanguratsuaren paradigma. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBLa) gaitasunak garatzeko metodologia.
  • PBLaren estruktura eta planifikazioa: gaitasun nagusiak (xedeak), curriculuma, ebaluazioa, erronka eta azken produktua, ekintza edo betebeharrak, hedapena,  baliabideak, IKT tresnak eta taldekatze motak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza komunitateak: taldekatzea, sozializazioa, elkarlana, ikerketa (jakin-mina zein aurrezagutzetatik abiatuta) eta irakasle-gida edo irakasle-tutore rola.
  • Ebaluazio jarraia, ebaluazio globala, ebaluazio errubrika, paper-zorroa (portafolios-a), ikas egunerokoa, ebaluatzeko elkarrizketa eta galdetegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.

Nori zuzendua

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionalee edo gaian interesa duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko prozeduran sartua dago.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko aprobetxamendua izatea.

Etiketak

talde lana, ikasketa prozesua, Iruñeko ikastaroak, formakuntza, ebaluazioa

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.