Ikastaroak :: Hezkuntza, Ongizatea

Emoziotegia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,20 €. Bazkideak: 73,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko martxoaren 23a

Sentimenduen mundua ikuspegi praktiko batetatik landuko dugu ikastaro honetan, helduentzat eta haurrentzat baliagarriak diren tresnak erabiliz.

Sentimendu desberdin pila identifikatzen ikasiko dugu. Bihotzean, pentsamenduan edo gorputzean kokatzen diren horiei izena jarriko diegu.

Helduon kasuan eta haurrekin egingo dugun ibilbidean ere, sentitzen dugunaren ezagutza eta onarpenetik etorriko da egingo dugun kudeaketa.

Sentimendu onak ala txarrak daude? Batzuekin gustura edo deseroso bizi gara? Sentimendu bakoitzak guretzat garrantzitsua den zerbaitetaz abisatzen digunez, kasu egitea komeni zaigu.

Poztu gaitezen, bizirik gaude eta beraz sentitzen dugu!

Irakaslea:

Nerea Redondo Otamendi.

Formakuntza Erraztailea eta Coaching metodologian aritua. Soziologian Lizentziatua eta PNL Masterra.

Helburuak

• Bakoitzaren emozio-hiztegia sortzea.

• Sentimenduak identifikatzen ikastea.

• Sentimenduak onartzearen prozesua ezagutzea.

• Sentimenduen kudeaketa-prozesuan entrenatzea.

• Sentimenduak lantzeko ariketa eta tresna praktikoak ezagutzea.

Edukiak

• Sentimenduen dadoa.

• Sentimenduak ukitzen.

• Indangurneak identifikatzen.

• Sentimenduen kudeaketarako galdera boteretsuak.

• Zertan abisatzen digute sentimenduek?

• Nola egin kasu eta kudeatu sentimenduak.

• Motibazioa eta sentimenduak.

• Komunikazioaren gurpila.

• Haur eta nerabeekin lantzeko ariketak.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea izango da. Formatzaileak azalpen teoriko laburrak egingo ditu, eta jarraian, banaka, binaka edo taldean, ariketa praktikoak egingo ditugu.

Nori zuzendua

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 10/2020, urtarrilaren 17koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Etiketak

Sentimenduak identifikatu, onartu, kudeatu, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.