Ikastaroak :: Artea , Hezkuntza

Sormena praktikan lantzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko martxoaren 23a

Datak eta ordutegia:

  • Martxoak 28: 09:00-14:00/15.30-17:30
  • Apirilak 4: 09:00-14:00

Gure gizartea etengabe aldatzen ari da eta abiadura bizian garatzen ari diren teknologia berriei aurre egitea ezinbestekoa dugu. Gizakiok teknologiak menperatu behar ditugu eta ez teknologiek gu menperatu. Etorkizun hurbileko erronkei erantzuteko hezi behar ditugu ikasleak, eta heziketa horretan funtsezkoak izango dira sormena eta irudimena. Hau da, aurrerapen teknologikoei modu egokian erantzuteko, testu-inguru garatuetan beharrezkoak izango diren produktuak ekoizteko eta tresna berriak diseinatzeko sormena eta irudimena izango ditugu nagusi. Horregatik, sormena praktikan garatzen laguntzen dizkiguten estrategiak aurkeztea izango da ikastaro honen helburu nagusia.

Irakasleak

  • Alfredo Gil Larrinaga

    Arte Ederretan doktorea. Irakaslea eta UEUko kidea.

  • Arantzazu Martinez Etxarri

    Euskal Filologian lizentziatua eta hizkuntzalaria. Irakaslea Lizardi BHI institutuan eta Mondragon Unibertsitatean. UEUko kidea.

Helburuak

• Sormena prozesu moduan ulertzea eta prozesu horren oinarrian dauden ezaugarriak azaltzea.

• Irudiaren eta ilustrazioaren garrantziaz ohartzea.

• Sormenerako estrategiak praktikatzea.

Edukiak

Edozein sormen-prozesuren hastapenean mindfulness teknikak izan dezakeen eraginaz arituko gara, hots, testu-inguru egokiak garunean nola eragiten duen ikusiko dugu eta mindfulness delakoa praktikan landuko dugu kontzentrazioaren garrantziaz ohartzeko.

Talde-lanaren garrantziaz ohartzeko itsuaren jardun praktikoa garatuko dugu eta ondoren hausnarketa egingo dugu. Antzera egingo dugu beste estrategiekin.

Amaitzeko, istorio laburra sortzeko materialez eta formatoez arituko gara. Hau da, ipuina diseinatzeko baliabide teknikoak aurkeztuko ditugu; ilustrazioari, muntaiari eta maketazioari dagozkienak.

Ikusitakoa eta ikasitakoa laburbiltzen duen hausnarketa konpartitua eginez amaituko dugu jarduna eta etorkizunari begira garatu ahal diren proiektuez hitz egingo dugu.

Metodologia

Bi hurbilketa metodologiko hauek izango dira ikastaro honen oinarri: ikasketa autonomo sortzailea, batetik, (Leni Dam 1995 eta Leni Dam, David Little eta Lienhard Legenhausen 2017) eta adimen-aditzen garapenean oinarritzen den metodologia, bestetik (Haward Gardner (1983-84). Autonomian oinarritzen den metodologiaren ardatz nagusiak hauek dira: ikasten ikasi prozesuaren protagonista ikaslea izatea, autoestimua lantzea, barne eta kanpo ebaluazio autonomoa egitea eta ikasteko eta irakasteko prozesu batzuk erabiltzea. Autoebaluazioan oinarrituz sortzaileak berak zuzenduko ditu bere ekoizpenak, betiere, adituaren oharrak aintzat hartuz (testu idatzian adibidez, hitz-ordena, idazkera, komunztadura, egitura, eta abar). Gauzak horrela, ekoizleak berak proposatuko ditu hobekuntza-neurriak. Metodologia hau autonomia eta sormena garatzeko baliagarria izateaz gain, autokritikoa izateko balio du eta baliagarria da edozein eduki lantzeko.

Nori zuzendua

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaro honek, gehienez, 16 lagun hartuko ditu.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko prozeduran sartua dago.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Etiketak

Irudimena, ilustrazioa, ipuinen diseinua, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.