Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika

Soziolinguistika Hiztegi Txikia II. Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 26a

 

Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzan sakontzea euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat eta komunitate euskaltzalearentzat oso garrantzitsua dela ohartuta UEU eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea jardun horretan murgilduta gaude azken bost urtetan.

Seigarren urtea izango da zeregin honetan sakondu, eta Euskal Herriko ikertzaile ezberdinen lanak gurera ekarriko eta ikastaro moduan eskainiko dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta oro har komunitate euskaltzaleari eskaintzeko.

Otsailetik maiatzera, lau saiotan antolatuta, gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute elkarlanean.

Edukiak

Hurrengo saioa:

ABENDUAK 15: Jarrera.

  • Jon Fernandez San Martin "Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan.”
  • Olatz Zuazo Azpeitia "Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak.”

>>> saio honetan  izena emateko

.

Ikastaro hau 2020ko otsaila-maiatza artean emateko aurreikusita zegoen baina COVID-19 pandemiak sortutako larrialdi-egoera medio, saio bakarra eman zen eta gainontzeko hiru saioak udazkenera pasatu ziren.

Otsailak 25: motibazioa

  • Urtzi Arrieta Archilla "Euskararekiko motibazioak.” - Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
  • Lander Muñagorri Garmendia "Zergatik kantatu euskaraz?” - Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana

-> Ikusi saio honen bideoa.

.

 

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2020-10-27
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Hizkuntzen galera Europar Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik?

  • Aintzane Toledo Lardi
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana.
>> Ikusi hitzaldian erabilitako aurkezpena
20:30-21:00

Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAEkoa eta Kataluniakoa aztergai.

  • Zuriñe Gojenola Goitia
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
2020-11-24
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:00

Ahobiziak Barakaldotik Baliarraina.

  • Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana.
20:00-21:00

Euskararen aldeko ekimenen eragina. Euskaraldia helburu.

  • Urtzi Arriola Fontecha
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
>> Ikusi hitzaldian erabilitako aurkezpena
2020-12-15
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:00

Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan.

  • Jon Fernandez San Martin
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
20:00-21:00

Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak.

  • Olatz Zuazo Azpeitia
> Ikusi HZINETen aurkeztutako ikerketa lana

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 18,00€ (begiratu deskontuak)
  • Deskontu berezia: Lazarraga Elkarteko kideek UEUko bazkideen deskontu berdina izango dute.
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 10,00€

 

.- IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 942 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

.- SAIO BAKAR BATEN izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

 

.- GASTEIZKO udalak DIRULAGUNTZAK ematen ditu UEUren ikastaroetan parte hartzeko, informazioa: Udako Euskal Unibertsitaterako Beka (2020ko deialdia oraindik ez da argitaratu.

Oharrak

ZIURTAGIRIAK

  • Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.

 

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.