Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Gure eskola hezkidetzen

  • Hasiera-data: 2020(e)ko otsailaren 19a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko apirilaren 1a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 210,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 189,00 €. Bazkideak: 157,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko otsailaren 11a

Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Androzentrismoaren arabera antolatuta egonik, egungo hezkuntza-sistemak generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen du. Izan ere, askotan irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak eta bestek, nahi gabe ere, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori aldatu eta ikastetxeetan eta, oro har, testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko moduko eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan.

Ikastaroa, parte-hartzailea izango da, praktikan eta konpetentzietan oinarritutakoa, Heziberri 2020rekin eta Bakerako Hezkuntzatik planteatzen denarekin bat eginik. Izan ere, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Helburua, norberak bere ikastetxean hezkidetza lantzeko proiektu bat egitea delako, eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza-ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Ana Novoa Fariñas

    Psikologiako Gradua. Generoa eta berdintasuna eremu publiko eta pribatuan Unibertsitate Masterra, genero-indarkeriaren prebentzioaren espezializazioarekin.

  • Luixa Reizabal Arruabarrena

    Psikologian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

Helburuak

  • Eguneroko bizitzan eta eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan, bakarka zein taldean hezkidetza sustatzeko ezagutza, gaitasun eta baliabide praktikoak eskuratzea.
  • Hezkidetzaileak izan daitezen, curriculum formalaren (edukietan, irakasgaietan, irakaskuntza-metodologian, ebaluazioan eta hezkuntza-materialetan) eta ezkutuko curriculumaren alderdietan (balio eta gaitasunetan; diziplinan; haurrekiko itxaropenetan eta tratuan; apaingarri eta koloretan; lanbide-orientazioan; irakasleen jokabidean eta jarreran; espazioen antolaketan eta erabileran eta mintzairaren erabileran) aldaketak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza-testuinguruetan hezkidetzan oinarritutako materialak eta baliabideak ezagutu eta berriak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Edukiak

SARRERA: MARTXAN JARTZEN GARA!!!

  • Zergatik hezkidetza? Konpromiso aktiboaren beharra.
  • Zergatik online?

HEZKIDETZA: BETAURREKOAK AUKERATZEN

  • Sexu-genero sistema.
  • Indarkeria matxistak.
  • Feminismoaren ekarpena.
  • Hezkidetzaren lekua eremu hezitzaileetan.
  • Emakumeen ekarpenak bistaratzeko gakoak.

GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN

  • Curriculum formal androzentrikoa: edukiak, irakaskuntza-metodologia, hezkuntza-materialak eta ebaluazioa.
  • Sexismoa ezkutuko curriculumean: balioak eta gaitasunak; diziplina; haurrekiko itxaropenak; irakasleen jokabidea eta jarrera; ikasgelako apaingarriak eta koloreak; espazioen antolaketa eta erabilera; lanbide-orientazioa; eskolaz kanpoko jarduerak; ikasgelako giroa eta mintzairaren erabilera.

CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA

  • Edukiak.
  • Irakasgaien lehentasuna.
  • Irakasgaien edukiak jorratzeko modua.
  • Hezkuntza afektibo-sexuala.
  • Didaktika eta irakaskuntza-metodologia.
  • Hezkuntza-materialak.
  • Ebaluazioa.

HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN

  • Balioak eta gaitasunak.
  • Diziplina.
  • Itxaropenak eta tratua.
  • Apaingarriak eta koloreak.
  • Lanbide-orientazioa.
  • Irakasleen jokabidea eta jarrera.
  • Espazioen antolaketa eta erabilera.
  • Mintzairaren erabilera.

HEZKUNTZA-TESTUINGURUETAN HEZKIDETZA SUSTATZEKO BALIABIDEAK

  • Hezkuntza-jarraibideak.
  • Teknikak eta jarduerak.
  • Hezkuntza-testuinguruetan erabilgarri diren esku-hartze programak.
  • Esku-hartze programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko faseak eta alderdiak.

PROIEKTUAREN AURKEZPENA ETA EBALUAZIOA

  • Proiektuaren aurkezpena.
  • Proiektua ikastetxean txertatzeko urratsak.
  • Proiektua taldean partekatzea.
  • Ebaluazioa.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin eta Bakerako Hezkuntzatik planteatzen denarekin bat eginik). Izan ere, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Hain zuzen ere, ikasleen eguneroko lanean aurki dezaketen arazoa planteatuko zaie, ikastaroan, jarduera ezberdinen bitartez bidera dezaten.

Edukiak eta gaitasunak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa-prozesu osoan zehar, talde-dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (ikasgela foroaren bitartez). Izan ere, ikaslea da ikasgela birtualaren benetako protagonista eta, ondorioz, ikaslea izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Horretarako, ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izango da. Halaber, momentu oro irakasleen jarraipena, laguntza eta tutoretza izango dituzte ikasleek, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko. Amaieran, ikastaroko konpetentzietan oinarritutako proiektua egingo dute ikasleek, ikastaroa osatzen duten gaietan landutakoa praktikara ekartzeko. Proiektuak elkarbanatu egingo dira, hau da, erabilgarri izango dituzte beste ikaskideek.

Horretaz guztiaz gainera, ikasleek beren burua ebaluatzeko aukera izango dute ere, ikastaroaren hasieran eta amaieran beteko duten autoebaluazioaren bitartez. Halaber, ikastaroa bera ebaluatzeko aukera izango dute ikasleek, irakasleak etorkizunean hobetu beharreko alderdiez jabetu daitezen.

Nori zuzendua

Hezkuntza formalean zein ez-formalean dabilen edonori; sexismoarekin amaitu nahi duen edonori; hezkidetza sustatu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

hezkidetza, genero-sozializazioa, testuinguru hezitzaileak, curriculum formala, ezkutuko curriculuma, UEU, ikastaroak, Markeskoa, Eibar

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.