Jardunaldiak :: Estatistika, Kartografia, Ingeniaritza , Topografia

Geomatika eta Inteligentzia Espaziala 2019

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urriaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko azaroaren 13a

UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala edo geografikoa prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta geoteknologien aplikazioa dira jardunaldi honek mintzagai izango duena.

Geografia-informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.

GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.

Jardunaldian administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.

 

Ikusi hizlariei egindako elkarrizketak:

Irakasleak

  • Jesus Alvarez Mozos

    NUPeko Geografia-informazioko Sistemen eta Teledetekzioaren inguruko masterreko zuzendari akademikoa.

  • Mikel Ayestaran Olano

    Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.

    unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)

  • Juan Carlos Barroso Arroyo

    Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna.

  • Aitor Bastarrika Izagirre

    Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da geomatika alorrean eta hamar urte baina gehiago darama teledetekzioaren datuak ustiatzen, bereziki ingurumenarekin erlazioa duten kartografia desberdinak sortzeko algoritmoak garatuz.

  • Txomin Bornaetxea Estela
  • Ane Garai Aginagalde
  • Maider Garai Aginagalde
  • Micaela Garcia Etxeberria
  • Saioa Garcia Rodriguez
  • Ander Gortazar Balerdi

    Arkitekto Masterra Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuaren bitarte, Hirigintza eta garraioan masterra Bartzelonako Arkitektura Goi Eskolaren bitartez, Arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskolaren Bitartez.

  • Amaia Iparragirre Letamendia
  • Itxaso Larrinaga Castresana
  • Oihana Mitxelena Hoyos
  • Lore Zumeta Olaskoaga

Edukiak

.

08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

 

09:00-09:15 Ongi etorria.

  • UEU
  • Gislan
  • GeoEuskadi
  • UPV/EHU Ingeniaritza Eskola

 

09:15-10:25 Mahai ingurua: GEOINFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETORKIZUNARI BEGIRA.

  • Juan Carlos Barroso (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna)
  • Aitor Bastarrika (UPV/EHU)
  • Jesus Alvarez (UPNA)
  • Oihana Mitxelena (IGN)

 

10:30-14:30 KOMUNIKAZIO ETA AURKEZPENAK

  • Lurraldearen iragarpenak. Non eta noiz gertatuko dira biharko lur labainketak?Txomin Bornaetxea (UPV/EHU)
  • "Durango udalerriko lur-erabileren artifizializazioaren azterketa 1985-2018" Maider Garai
  • "Tolosako udalerriko zaurgarritasun balioespena uholdeengatik" Ane Garai (GISLAN).
  • Datu espazialen kudeaketa eta bisualizazioa hirigintza eta lurralde antolaketan. Bilbo irakurri kasua”. Ander Gortazar (RAZ Advanced Solutions)
  • Geoinformatika eta analisi geoespaziala”. Aitor Bastarrika (UPV/EHU)
  • NUPeko MUSIGT, 5 urtez geoteknologien formakuntzan”. Jesus Alvarez (UPNA)
  • ''LiDAR datuen sailkapenak balioztatzeko metodologia baten proposamena''. Saioa Garcia Rodriguez
  • Nafarroan EuroVelo bizikleta ibildideak diseinatu eta garatzeko tresna”. Micaela García.
  • ''geoEuskadi bisorea. Datu espazialen erabilera erraztea helburu.'' Juan Carlos Barroso. (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna)
  • Zenbaterainoko garrantzia dute baso iraunkorrek egungo saguzar baso-espezialista hertsietan?”. Itxaso Larrinaga.

 

(11:10-11:30 Atsedenaldia)

 

14:30-15:30 Talde bazkaria

 

15:30-17:30 TAILERRAK

  • A tailerra: ''R softwarea: datu espazialekin lanean''. Lore Zumeta / Amaia Iparragirre (R-Ladies Bilbao)
  • B tailerra: '''Mapagintza: sinbologia eta maketazioa QGISekin''. Mikel Ayestaran (GISLAN)

 

> Tailerrak aldi berean emango dira, bata edo bestea hautatu beharko da. Instalazioak egiteko argibideak bidaliko dira.

 

17:30-17:45 Agurra.

Matrikulaziorako argibideak

WEB GUNETIK IZENA EMATEA ITXITA. Plazak libre badaude. Interesa baduzu, agertu 8:30etarako jardunaldian eta matrikula egin dezakezu.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

OHARRA:

  • BAZKARIA eta atsedeneko mokautxoa matrikula prezioaren barne daude.

Oharrak

Arratsaldeko tailerretan parte hartzeko norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri behar du. Aurretik programa batzuk instalatuta ekarri beharko dira, argibideak behin matrikulatu ondoren posta elektronikoz bidaliko dira.

Etiketak

Gasteiz, jardunaldia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.