Jardunaldiak :: Ekonomia

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra. Historiatik etorkizunera

  • Data: 2019(e)ko azaroaren 14a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiako Donostiako Ordezkaritza (TOLARE)
  • Nola heldu: https://labur.eus/p02qp
  • Ordutegia: Osteguna. 9:30-13:30 / 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urriaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko azaroaren 13a

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutu nahi duguna, UEU eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren ekimenez, aurtengoan Euskaltzaindia eta Donostiako Euskara Patronatuaren laguntzaz. Oraingoan, lehenengoa izaki, gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hasi nahi dugu.

Goizeko saioan, Biltzar honen aurrekarien berri izan ondoren, aski ezezaguna dugun Martin Azpilkuetak, duela bostehun urteko ekonomialari euskaldun batek munduko ekonomiari egindako ekarpen teorikoetatik hasiko gara. Historiari lotua halaber, Eibar moduko herri baten berrasmatze industriala (1700-2016).

Orainaldira jauzi eginez, gaurkotasun handiko bi gairekin uztartuko da, hala nola klima aldaketa eta ekonomia zirkularrak enpresa errealetan dituen eraginak, genero arrakala hazkunde eta aberastasunaren banaketan. Ahaztu gabe beste aldagai kuantitatibo batzuen egungo presentzia: geoestatistikaren baliabideak eta lehiakortasunaren eragina gure ongizatean.

Etorkizunari begira eta bera diseinatzen hasteko hala ere: datorkigun Europaren inguruko hitzaldi nagusi bat eta robotizazioak enpleguan dituen ondorioetaz hausnartuz.

Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioan berriz, bi tailer praktiko gauzatuko dira: bata zalantzarik gabe pil-pileko gaia dugun euskal pentsioei buruzko mahai-ingurua eta bestea gure wikipedia ekonomiko euskalduna elikatzeko ahaleginaz, bakoitza bere moderatzailearekin.

Egun osoko jardun betearen amaieran konklusio nagusi eta agurren txanda izango dugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Ekonomialari euskaldunok elkar ezagutzea
  • Unibertsitate (UEU eta beste) eta profesionalen (Ekonomistak Elkargokoen) arteko zubilana bete –beste lanbide batzuk bezalaxe: informatikari, arkitekto,…-
  • Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, ondoren konklusioak argitaratzeko asmoz.
  • Bi urtetik behineko maiztasunez ohitura bihurtzea, modu ibiltarian lurralde euskaldunetan.

Edukiak

EGITARAUA

09:00-09:30  Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-09:40  Ongi etorria eta aurrekariak

  • Kepa Sarasola (UEUko Zuzendaria)
  • Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)

09:40-10:00  "Azpilkueta, ekonomia modernoaren aitzindari euskalduna"

10:00-10:45  "K"

10:45-11:00 Galderen txanda

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-11:50 "Baliabide geoestatistikoak"

11:50-12:10 "Genero arrakala"

12:10-12:30 "Ekonomia zirkularra"

12:30-12:50 "Eibar berrasmatzen, 1700-2016"

12:50-13:10 "Terminator 4.0: robotizazioaz eta enpleguaz hausnartzen"

13:10-13:30 “Lehiakortasuna eta ongizatea”

13:30-15:00  Bazkaria

15:00-16:00  Tailerra: "Euskal pentsio sistema baterantz"

  • Baleren Bakaikoa (Ekonomia Aplikatuan katedraduna)

16:00-16:30 Kasu praktikoa: Ekonomisten Euskal Elkargoa

  • Joseba Barandiaran (EEE)

16.30-16:45 Konklusioak eta agurrak: Bilbo 2021

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus, (Oihana).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Prezioa: 15,00€.
  • Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 10a.

Babesleak

Etiketak

Donostia, jardunaldia, ekonomia, ekonomistak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.