Jardunaldiak :: Psikologia

Psikologo Euskaldunen III. Topaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 27,00 €. Bazkideak: 22,50 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urriaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 31a

Asko dira psikologiaren eremuan lanean diharduten profesional euskaldunak. Besteak beste, hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan eta, ikerkuntzan zein irakaskuntzan, unibertsitatean. Hainbat erronkari egin behar izaten diete aurre profesional horiek. Besteak beste, euskaraz prestatutako dokumentu eta tresnarik ezari eta euskararekin zerikusia duten hutsune eta oztopoei. Esperientziez gainera, gabezia, hutsune eta oztopo horiek partekatu eta guztion artean horiei erantzuteko sarea osatzea izango lirateke topaketa antolatzera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak.

Jardunaldiaren laguntzailea: Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

Helburuak

Hiru izango lirateke topaketaren helburu nagusiak:

  • Batetik, psikologian lanean ari diren profesional euskaldunak elkartzea, haien beharrak, ekarpenak eta beste bana ditzaten.
  • Bestetik, egun gure jendartean interes handia duten zenbait gai euskaraz jorratzea.
  • Azkenik, psikologo euskaldunen "sarea" antolatzea.  

Edukiak

Azaroak 16, larunbata

9:15-9:30: Harrera eta ongi etorria.

UEU eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

9:30-10:00: Sarrera hitzaldia: Euskara eta psikologoen lana.

        Xabier Isasi Balanzategi. UPV-EHUko irakaslea. UEUko kidea.

10:00-10:20: Euskararen erabilera hezkidetzailea.

        Luixa Reizabal Arruabarrena eta Ainize Sarrionandia Peña. UPV-EHUko irakasleak. UEUko kidea.

10:20-10:40: Familia, eskola eta komunitatearen arteko baterako hezkuntza: Koedukazioa.

        Alaitz Etxaniz Aranzeta. Psikologoa eta ikertzailea.

10:40-11:00: Bigarren prisionizazioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala.

        Eneko Sansinenea Mendez eta Iñaki Garcia Fernandez. UPV-EHUko irakasleak.

11:00-11:30: Atsedena. Kafea.

11:30-11:50: Ebaluazio tresnak euskarara egokitzea.

        Jaione Onaindia Rodriguez. Deustuko Unibertsitatea.

11:50-12:10: Familia terapia.

        Eneko Mendiluze Plaza. Familia Terapeuta.

12:10-12:30: Portaera nahasteak nerabezaroan: seme-alaben gurasoenganako abusua.

        Daniel Marañon Balbuena. Osakidetza.

12:30-14:00: Psikologo euskaldunen sarea sortzeko bilera.

14:00-16:00: Bazkaria.

16:00-16:20: Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan.

        Jon Agirre Zaldunbide. Lauaxeta Ikastola.

16:20-16:40: Gizarte zerbitzuetako psikologoak.

        Jon Elordui Ortuondo. Lagungo.

16:40-17:00: Psikologia klinikoa euskaraz

        Maritxu Jimenez Carnicero. UEUko kidea.

17:00-17:30: Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak.

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

Metodologia

Kongresuetan erabili ohi den metodologian oinarritutako topaketa izango da, hitzaldietan oinarritutakoa. Hain zuzen ere, harrera eta ongi-etorri ekitaldi xume baten ondoren, sarrera hitzaldia izango da eta, horren ostean, euskal jendartean egun interesa handia pizten duten zenbait gai euskaraz jorratzeko 20na minutuko 10 hitzaldi labur izango dira. Bost goizean eta beste hainbeste arratsaldean.

Bestalde, psikologo euskaldunen sarea antolatzeko bilera egingo da eguerdian.

Amaitzeko, etorkizunerako planteatzen diren proposamenak eta erronkak aztertzea helburu izango duen itxiera hitzaldi xumea.

Nori zuzendua

Formazio prozesuan daudenei zein profesionalei zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Bizkaiko Psikologoen Elkargoko Ofizialeko kideek UEUko bazkideen matrikula prezioa izango dute. Hori egiaztatzeko, Psikolgoen Elkargoko kide izanez gero, zehaztu matrikularen oharretan kide zenbakia.

Babesleak

Etiketak

profesional euskaldunak, psikologoen sarea, UEU

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.