Jardunaldiak :: Matematika

GeoGebra erabiltzaileen III. topaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.15 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko azaroaren 4a

GeoGebra erabiltzaileen III. Topaketa honetan, hiru arlotan egin nahi dugu aurrera:

(1) Irakasleek euren proposamen didaktikoak eta esperientziak elkar trukatzeko parada izan nahi du, hau da, zure irakasle jardunean GeoGebra nola erabiltzen duzun aurkezteko aukera izango duzu, bai eta besteen proposamenak entzutekoa ere.

(2) GeoGebraren tresna berriak ikasteko tailerra egingo da, etengabe berritzen doan softwarea baita hau: oraingo honetan, Errealitate Areagotuari buruzko tailerra egingo da, azken berrikuntzen artean baitago tresna hori.

(3) Komunitatean parte hartzeko parada, softwarearen euskarazko bertsioa zaindu behar baita, proposamen didaktikoak antolatu behar baitira sarean, softwarearen erabileran dauden ikerketak plazaratu eta ezagutarazi, eta horretarako guztirako matematika irakasleen laguntza beharrezkoa baita.

Irakasleak

  • Elisabete Alberdi Celaya

    UEUko Matematika Saileko kidea, Matematikan doktorea, UPV/EHU-ko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea.

  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan Doktorea. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea eta UEUko kidea da.

Helburuak

  • GeoGebraren erabileran trebatu: oraingo honetan, Errealitate Areagotuaren ingurunea nola erabili ikasiko dugu.
  • Geogebra erabiltzaileen topagune izan nahi du, elkarren berri izan, elkarrengandik ikasi.
  • Elkarlanerako aukerak aztertu.

Edukiak

  • GeoGebrari buruzko tailer orokor bat: Errealitate Areagotua nola erabili.
  • GeoGebra erabiltzaileen komunikazioen edo esperientzien aurkezpena.

Metodologia

  • Tailer orokor bat, Errealitate Areagotuaren inguruan.
  • Esperientzia eta proposamenen elkartrukerako tartea.
  • Softwarearen euskarazko bertsioaren mantentzea.

Nori zuzendua

Etapa guztietako matematika irakasleei: Haur Hezkuntza / Ama Eskola, Lehen Hezkuntza / Lehen Maila, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza / Kolegioa, Batxilergoa / Lizeoa, Unibertsitatea.

Magisteritzako ikasleei, Bigarren Hezkuntzako Masterreko ikasleei, matematika ikasketen azken ikasturteko ikasleei, matematikekin lotutako masterretako ikasleei.

Matematikako eta didaktikako ikertzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jarduera DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Topaketetan parte hartzen dutenek eskura izango dituzte bai mahai gaineko ordenagailua eta baita beharrezkoak diren apunteak ere.

Errealitate Areagotuko moduluarekin praktikatzeko, nork bere sakelako telefonoa erabiliko du.

Etiketak

kalkulua, jardunaldia, NUP, UEU, udazkeneko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.