Jardunaldiak :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika

Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 27,00 €. Bazkideak: 22,50 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 3a

ELEBILAB (Elebitasunaren Laborategia) Itziar Idiazabalek UPV/EHUn joan den mendeko 90eko hamarkadan abiatutako ikertaldearen jarraipena da, Euskararen Legea EAEn onartu eta urte gutxitara. Hainbat ikerketa proiektu bideratu dira ELEBILABen harrezkeroz Euskal Herriko hizkuntzak haur-nerabeek etxean edota eskolan nola bereganatu eta erabiltzen dituzten ikertzeko eta baita ahozko euskararen erabilera eta haren didaktika ere. Ibilbide horretan Euskal Herriko zein nazioarteko ikertzaileak izan ditu bidelagun. Euskal gizarteak elebitasunetik eleaniztasunerako bideari heldu dion XXI mendean, UPV/EHUko Hizkuntza Gutxituen UNESCO Katedra abiarazi zuen Idiazabalek, 2007an.

UEUrekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du ELEBILABen ia hiru hamarkadetako ibilbidean geldialdi bat eginez Euskal Herriko elebitasun goiztiarraren, eskola bidezko hizkuntzen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduaren ikerketan izan diren aldaketez hausnartu eta ikerketaren emaitza nagusiak gizartearekin partekatzeko.

Ondoko bost azpiatalek osatzen dute jardunaldia:

  • Irakaskuntza eleaniztuna.
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Euskaldun elebidun goiztiarren hiztegia eta gramatika.
  • Hizkuntza aniztasuna munduan eta Euskal Herrian.
  • Ahozkoaren didaktika eta diskurtsoaren analisia.

Elebitasun-eleaniztasunaren ikuspegi diakroniko honek aukera bikaina eskaintzen du Euskal Herriko hizkuntzen erabilerari eta irakaskuntzari buruzko ikerketa non dagoen kokatzeko. Halaber, datozen garaietarako erabilgarria izango den hausnarketa piztu nahi du.

Esanguratsua da paneletako hizlarien profil-aniztasuna; hala, ikerketan ibilbide luzea egin duten adituak nahiz berriki ikerketan hasi direnekin batera aritzeko aukera izango dute entzuleek. Belaunaldiz belaunaldiko ezagutza-transmisioa hizkuntzan ezezik ikerkuntzan ere garrantzizkoa dela ikustarazi nahi dute antolatzaileek, "aurreak erakusten du atzea nola dantzatu" lelopean.

Edukiak

EGITARAUA

URRIAK 4, OSTIRALA

08:30  Harrera eta dokumentazio banaketa.

08:45  Hasiera: UEUko zuzendaria eta Elebilab.

09:00  Itziar Idiazabal. Jardunaldiaren aurkezpena.

09:45  IRAKASKUNTZA ELEANIZTUNA

  • 09:45  Beñat Lascano eta Ibon Manterola: Mattin Zaku eta Etincelle/Centellita: D ereduko haurren garapen elebiduna aztergai.
  • 10:15  Ana Aldekoa, Beñat Garaio eta Maite Garcia: 3 txerritxoak eta 4 ipuin, otsoak etxea bota ez dezan: hezkuntza eleaniztuna hizkuntza gutxitu batekin gelaratzeko zenbait praktika.

11:00-11:30 Atsedena

11:30  IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

  • 11:30  Begoña Ocio eta Roberto Mielgo: Hizkuntzen didaktika eta irakasleen formakuntza: ibiliak eta ibiltzekoak.
  • 12:00  Jaione Ibarra, Jone Ozerinjauregi eta Maider Huarte: Hizkuntzak eta arloak proiektu globaletan bateratzeko proposamena.
  • 12:30  Eneritz Garro eta Matilde Sainz: Debatearen lanketa eskolan euskaraz eta gaztelaniaz: zer ikasi dute ikasleek esku-hartze didaktiko baten ondotik?

13:15-15:00 Bazkaria

15:00  EUSKALDUN ELEBIDUN GOIZTIARREN HIZTEGIA ETA GRAMATIKA

  • 15:00  Iñaki Garcia, Margareta Almgren eta Marijose Ezeizabarrena: Elebidun txikien garapen lexiko eta gramatikala.
  • 16:30  Tania Barberán eta Isabel García del Real: 5 urteko haurren semantika eta pragmatika mailako garapena.
  • 16:00  Saioa Larraza eta Amaia Munarriz-Ibarrola: Elebidun goiztiarrak: nola hauteman, hala ekoitzi?
  • 16:30  Jürgen Meisel: Haur euskaldunen ikerketari esker elebitasun goiztiarraz dakiguna.
  • 17:00  Andoni Barreña: Hizkuntza-kooperazioa.

 

URRIAK 5, LARUNBATA

09:00  HIZKUNTZA-ANIZTASUNA MUNDUAN ETA EUSKAL HERRIAN

  • 09:00  Belen Uranga eta Mikel Mendizabal: Munduko hizkuntza-aniztasunetik euskarara; ekologiatik begirada.
  • 09:30  Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga: Euskal-nasa kooperazioa: metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik.
  • 10:00  Esti Amorrortu eta Jone Goirigolzarri: Euskal hiztun berrien aktibazioa: datozen urteetarako erronkak.

10:45-11:15 Atsedena

11:15  AHOZKOAREN DIDAKTIKA ETA DISKURTSOAREN ANALISIA

  • 11:15  Argia Olçomendy eta Jon Casenave: Ahozko euskara Iparraldeko euskarako irakasleen formakuntzan.
  • 11:45  Ines Garcia-Azkoaga, Leire Diaz de Gereñu eta Luis Mari Larringan: Narrazioak ardatz: generotasuna eta narrazio ekintzaren berezitasunak.
  • 12:15  Jean-Paul Bronckart eta Joaquim Dolz: Eleaniztasuna, mintzaira zer den eta nola irakatsi behar den ulertzeko.

13.00-14.00 Itxiera-ekitaldia.

Nori zuzendua

Bost ataletan landuko diren gaiak interesekoak dira bai unibertsitate aurreko irakaskuntzan diharduten irakasleentzat, zein unibertsitate mailan irakasle eta hezitzaileen prestakuntzan diharduten ikasle eta irakasleentzat.

Bestalde, hizkuntza politikan, soziolinguistikan edota beste lurraldeetako hizkuntza-kooperazioan dihardutenentzat ere interesekoa izango da.

Hizkuntza-materialgintzan dihardutenek ere izango dute zer entzuna, eta ikasia.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.
UPV/EHUko kreditu-baliokidetza:
  • Ikasleek hautazko kreditu gisa ECTS 1  lortzeko aukera izango dute baina horretarako lan-osagarri bat aurkeztu beharko da (argibideak eskatu: i.iciar@ueu.eus)

Etiketak

Gasteiz, jardunaldia, eleaniztasuna, elebitasuna, irakaskuntza, didaktika, hizkuntzak, soziolinguistika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.