Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 15a

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2019/2020 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Edukiak

EGITARAUA

IRAILAK 25, asteazkena.

Aurkezpen hitzaldia: Hizkuntza kooperazioa, zer da eta zer egin daiteke? - Itziar Idiazabal (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak, UPV/EHU)

  • Ikusi hemen saio honetako bideoa

 

URRIAK 16, asteazkena.

1. hizkuntza: Judu-espainiera. - Amelia Barquin (HUHEZIko irakasle-ikertzailea)

  • Ikusi hemen saio honetako bideoa

 

AZAROAK 20, asteazkena.

2.hizkuntza: Erromintxela. - Oscar Vizarraga (Kale Dor Kayiko elkarteko lehendakariordea eta ikerketa arduraduna)

 

URTARRILAK 15, asteazkena.

3.hizkuntza: Sorabiera. - Ivan Igartua (UPV/EHUko Arabako campuseko Errektore-ordea eta hizkuntza eslabiarretan aditua)

 

OTSAILAK 19, asteazkena.

4.hizkuntza: Ginea Bissauko kriolera. - Wednesday Silva (Ginea Bissaun jaiotako oñatiarra)

 

MARTXOAK 16, astelehena.

5.hizkuntza: Lakota. - Aitor Esteban (EAJ-ko bozeramailea Madrileko Kongresuan)

 

APIRILAK 10, asteazkena.

6.hizkuntza: Nasa Yuwe - Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga (Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kideak)

Metodologia

Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.

Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. 

Nori zuzendua

Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 25,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 5,00€
IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
HITZALDI/SAIO bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Oharrak

HOMOLOGAZIOAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran eskaera bideratuta, erantzunaren zain.
  • UPV/EHUko ikasleek kredituak lortu ahal dituzte. Baliozkotze eskaerak EHUn bertan egin behar dira.

ZIURTAGIRIAK

Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.

Etiketak

Gasteiz, ikastaroak, oihaneder, hizkuntzak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.