Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.
Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2019/2020 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.
Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.
EGITARAUA
IRAILAK 25, asteazkena.
Aurkezpen hitzaldia: Hizkuntza kooperazioa, zer da eta zer egin daiteke? - Itziar Idiazabal (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak, UPV/EHU)
URRIAK 16, asteazkena.
1. hizkuntza: Judu-espainiera. - Amelia Barquin (HUHEZIko irakasle-ikertzailea)
AZAROAK 20, asteazkena.
2.hizkuntza: Erromintxela. - Oscar Vizarraga (Kale Dor Kayiko elkarteko lehendakariordea eta ikerketa arduraduna)
OTSAILAK 19, asteazkena.
4.hizkuntza: Kriola. - Wednesday Silva (Ginea Bissaun jaiotako oñatiarra)
COVID-19 pandemiaren larrialdi egoera dela-eta, hiru saio hauek 2020ko udazkenera atzeratu ziren.
Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.
Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira.
Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.
Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:
HOMOLOGAZIOAK
ZIURTAGIRIAK
Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.