Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroaren datak: azaroaren 9a eta 16a.
Egun gure gizartean zahartzaroaren inguruko hainbat estereotipo eta uste oker daude eta horiek eguneroko bizitzan, komunikabideetan eta zinean eragina dute. Ikus-entzunezko baliabideak garrantzitsuak dira eta irudiak, zalantzari gabe, horren adibide garbia dira. Hori kontuan izanik, zinema irakaskuntzarako baliabide interesgarria izan daiteke. Filmen bidez, bizi-zikloaren aroetako giza harremanei buruzko hausnarketa susta daiteke eta zahartzen ari diren pertsonen hainbat egoera aztertzeko, ulertzeko, sentitzeko eta antzekoetarako baliagarri izan daiteke. Ikastaro honetan, gerontologiarekin zerikusia duten zenbait film aukeratu eta aztertuko dira, adinekoak sakonkiago ezagutzeko helburuarekin.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
UPV-EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Teoriko-praktikoa izango da.
Aktiboa eta parte-hartzailea.
Metodologia aktiboak erabiliko dira (puzzle teknika, filmetako sekuentziak, irakurgai laburrak, eta abar).
Hainbat baliabide erabiliko dira: artikuluak, irakurgaiak, filmetako trailerrak edota sekuentziak, diapositibak, Interneteko loturak, dokumentazio osagarria, eta abar.
Ikastaro hau bereziki Gerontologiarekin zerikusia duten edukiak ikasten ari diren graduko edota graduondoko ikasleentzat prestatu bada ere, testuinguru horretan lanean diharduten profesionalentzat (psikologoentzat bereziki) zein Psikologia eta antzeko arloetako (Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Medikuntza, etab.) ikasleentzat, eta, gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat izan daiteke erabilgarri. Halaber, zinemagintzan adituak diren profesional zein zaletuentzat ere interesgarri izan daiteke, adinekoekin erlazioa duten zenbait gaietara hurbiltzeko lagungarri izan baitaiteke.