Ikastaroak :: Komunikazioa

Eginen al dugu euskara ez sexista?

  • Hasiera-data: 2019(e)ko urriaren 2a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko urriaren 23a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 29a

Adi, azken orduko aldaketa bat egin dugu ikastaroan eta ez da aurrez-aurreko saiorik egongo. Ikastaro osoa online izango da.

“Euskara sexista egiten al dut? Euskara sexista al da, ba? Gaztelania askoz sexistagoa da…” Arituko zinen hausnarketa horietan, noiz edo noiz.

Gure pentsamendua eta gure mundu-ikuskera adierazteko hizkuntza behar dugu eta, aldi berean, hizkuntza(k) erabiltzeko moduak eragin egiten du gure pentsamenduan eta gure mundu-ikuskeran; beraz, gure barrena eta gure adierazpidea norabide biko errepideak dira eta elkar elikatzen dute.

Hizkuntzak berak baino areago, erabiltzeko moduak zehazten du zenbaterainoko sexismoa duen, baztertzailea den, inklusiboa den…; hortaz, erabiltzaileok, hiztunok dugu ardura eta erabakimena.

Gurera etorrita, maiz oharkabean baina, euskaraz ari garenean, era sexistan aritzen gara, ahoz zein idatziz; dela euskaraz sortzeko tenorean, dela itzulpena egitean. Albo hizkuntzen aldean, egia da zama sexista arinagoa duela gureak, baina badugu zer hobetu.

Ikastaro honetan, nolako euskara darabilgun aztertu eta hausnarketa eginen dugu. Horretarako, testuinguru zehatz batzuk landuko ditugu eta hobetzeko aukerak partekatuko ditugu.

Irakaslea

  • Ima Zestau Baraibar

    Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.

Helburuak

• Testuinguruaren baldintzak zehazten jakitea.

• Erabilera sexistan eragiten duten kontzeptu nagusiak barneratzea.

• Hizkuntzaren erabilera sexista antzematea, testuinguru errealetan.

• Gaztelaniatik euskararako transferentzia sexistaz ohartzea, egituretan eta lexikoan.

• Aukera inklusiboak lantzea.

• Testu errealak partekatzea.

Edukiak

1. gaia: urriak 2-9. Aisialdia eta Hezkuntza eremuak. Euskara: egitura elementuak.

2. gaia: urriak 10-16. Administrazioaren eremua. Euskara: lexikoaren elementuak.

3. gaia: urriak 17-23. Komunikabideen eremua. Hizkera inklusiborako bideak eta proiektua (testua).

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Azalpenetatik abiatuko gara eta edukiak aurkeztuko dira, adibideen bidez. Horrekin batera, iritziak eta hausnarketak gai bakoitzeko foroetan partekatuko dira.

Erabilera eremuak ardatz hartuta, ariketa praktikoak eginen dira: euskarazko eredu errealak hobetu edota euskarara itzulpen laburrak egin.

Ikastaroaren bukaeran, ikastunak testu erreala sortu/itzuliko du eta taldekideekin partekatuko, era inklusiboan eta argitaratzeko moduan, horretarako, ikastaroan zehar ikasi eta barneratu dituen eduki eta irizpideak erabiliz.

Nori zuzendua

Euskararen zama sexistaz jakin nahi duenari, berdintasun teknikariei, edozein etapatako irakasleei eta orohar, gaian interesa duen edonori zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

• Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio-zenbakia: 57/2019ko urriaren 1a. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Etiketak

Inklusioa, erabilera, ez-sexista, transeferentzia, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.