Ikastaroak :: Komunikazioa

Eginen al dugu euskara ez sexista?

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 26a

Ikastaro honek, 3 ordutako aurrez aurreko saio bat izango du: urriaren 2an, 17:00etan.

“Euskara sexista egiten al dut? Euskara sexista al da, ba? Gaztelania askoz sexistagoa da…” Arituko zinen hausnarketa horietan, noiz edo noiz.

Gure pentsamentua eta gure mundu-ikuskera adierazteko hizkuntza behar dugu eta, aldi berean, hizkuntza(k) erabiltzeko moduak eragin egiten du gure pentsamentuan eta gure mundu-ikuskeran; beraz, gure barrena eta gure adierazpidea norabide biko errepideak dira eta elkar elikatzen dute.

Hizkuntzak berak baino, erabiltzeko moduak zehazten du zenbaterainoko sexismoa duen, baztertzailea den, inklusiboa den…; hortaz, erabiltzaileok, hiztunok dugu ardura eta erabakimena.

Gurera etorrita, maiz oharkabean baina, euskaraz ari garenean, era sexistan aritzen gara, ahoz zein idatziz; dela euskaraz sortzeko tenorean, dela itzulpena egiterakoan. Albo hizkuntzen aldean, egia da zama sexista arinagoa duela gureak, baina badugu zer hobetu.

Ikastaro honetan, nolako euskara darabilgun aztertu eta hausnarketa eginen dugu. Horretarako, testuinguru zehatz batzuk landuko ditugu eta hobetzeko aukerak partekatuko ditugu.

Irakaslea

  • Ima Zestau Baraibar

    Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.

Helburuak

• Testuinguruaren baldintzak zehazten jakitea.

• Erabilera sexistan eragiten duten kontzeptu nagusiak barneratzea.

• Hizkuntzaren erabilera sexista antzematea, testuinguru errealetan.

• Gaztelaniatik euskararako transferentzia sexistaz ohartzea, egituretan eta lexikoan.

• Aukera inklusiboak lantzea.

• Testu errealak partekatzea.

Edukiak

Aurrez aurreko saioan (urriak 2,17:00-20:00):

• Ikasgela birtuala eta ikastaroaren plangintza.

• Testuinguruaren bost baldintzak: azalpena eta ariketak.

• Kontzeptu nagusiak: glosarioa.

• Aurrezagutzak eta usteak.

1. gaia: urriak 3-9. Aisialdia eta Hezkuntza eremuak. Euskara: egitura elementuak.

2. gaia: urriak 10-16. Administrazioaren eremua. Euskara: lexikoaren elementuak.

3. gaia: urriak 17-23. Komunikabideen eremua. Hizkera inklusiborako bideak eta proiektua (testua).

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Azalpenetatik abiatuko gara eta edukiak aurkeztuko dira, adibideen bidez. Horrekin batera, iritziak eta hausnarketak gai bakoitzeko foroetan partekatuko dira.

Erabilera eremuak ardatz hartuta, ariketa praktikoak eginen dira: euskarazko eredu errealak hobetu edota euskarara itzulpen laburrak egin.

Ikastaroaren bukaeran, ikastunak testu erreala sortu/itzuliko du eta taldekideekin partekatuko, era inklusiboan eta argitaratzeko moduan, horretarako, ikastaroan zehar ikasi eta barneratu dituen eduki eta irizpideak erabiliz.

Nori zuzendua

Euskararen zama sexistaz jakin nahi duenari, berdintasun teknikariei eta gaian interesa duen edonori zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

• Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

Inklusioa, erabilera, ez-sexista, transeferentzia, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.