Ikastaroak :: Antropologia

XX. Mendeko Estatu-Indarkeria Politikoa eta Egungo Gizarte Gomuta Hego Euskal Herrian.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 30a

1936.eko Oldartze Militarraren eta Trantsizio garaiko Estatu-errepresioaren kariaz zendu zirenak oroitzeko gaur egun publikoki erabili ohi diren eredu eta estrategia kulturalak aztertuko dira ikastaro honetan.

Bi ardatz nagusiren inguruan higituko gara ikastaroan barrena. Bata, 1936-1939.eko konfrontazio armatuaren memoria publikorako gaur eguneko eredu-bertsioez eta kontra-bertsioez gogoeta egingo dugu. Horretarako, Gernika, Elgeta eta Iruñean dauden zenbait museografia motak azalduko ditugu. Bigarren ardatza Trantsizioaren garaian kokatuko dugu. Bereziki, Estatu-indarkeriaren emaitza tragikoen oroitza gizartearen aurrean ageri mantentzeko antolaturiko sistema komunikatibo eta kulturalez dihardukegu.

Irakasleak:

  • Kepa Fernandez de Larrinoa Doktorea. Antropologoa. 2018-2019 Basque Research Fellow, St. Antony’s College, Oxford-eko Unibertsitatea. Lera-Ikergunea Antropologia Taldeko burua.
  • Karlos Irujo. Antropologoa. NUPeko irakasle elkartua. Lera-ikergunea Antropologia Taldeko kidea.
  • Txuri Ollo Doktorea, Antropologoa. NUPeko irakasle elkartua. Lera-ikergunea Antropologia Taldeko kidea.

Helburuak

  • Memoria historikoari buruzko ikerketan eta ezagutzan zientzia antropologikoak eta ikerbide etnografikoek daukaten balio eta erakarpen handia erakutsi eta irakatsi.
  • Iragan-momentuei buruzko nozio politiko-kulturalak eta gizarte ezagutzak, bertan bertako orainaldiko historia-momenturik historia-momentu, nola gauzatzen diren ikastaroan parte hartzaileei agertu eta denok elkarrekin modu kritiko batez analizatu. Eta era berean, bestelako prozesua ere bai: alegia, orain-momentuei buruzko nozio politiko-kulturalak eta gizarte ezagutzak iraganaldi-momentuz iraganaldi-momentu nola gauzatzen diren.
  • 1936-1939.eko eta ondoko Estatu faxistaren menpez eragindako heriotzen, batetik, eta 78.eko Erregimen deritzon sistema politiko konstituzionalarentzako bidean eragindako Estatu-indarkeriaren, bestetik, arteko loturak eta amildegiak azaldu eta gogoeta egin.
  • Estatu-indarkeriaren ondorioz tragikoki hil direnen oroitzapenaren publikoan senideek, lagunek, elkarte sozialek eta instituzioek jokatzen duten papera ezagutu eta antropologikoki analizatu.

Edukiak

Ikastaro honek lau ikasgai biltzen ditu, bat oso-osorik praktikoa delarik. Honakoak dira:

1.- Memoria historikoa eta kultur-errepresentazio kolektiboak: sarrera teorikoa.

Ikasgai honetan leheneko eta egungo ikuspegi eta eztabaida antropologikorik garrantzitsuenak azalduko dira.

2. Gune itxiak: museoko kulturki ukigarri, entzungarri eta ikusgarrien performantza politiko-ideologikoa.

Ikasgai honetan 1936-1939.eko guda-gertakizunak belaunaldi gazteagoei ezagutarazteko egun erabiltzen diren eredu eta estrategia museografikoak azalduko dira. Gernika, Elgeta eta Iruñeko kasuistika modu konparatibo batez eztabaidatuko da.

3. Kaleko gune irekietako kulturki literalak eta metaforikoak: historia politikoaren kultur-irudikapen publikoen performantza politiko-ideologikoa.

Ikasgai honetan 1936.eko talka militarraren ondorioz, eta Trantsizioko urteetan frankismoaren segida politikoren aurkako gizarte gatazkan, Iruñea hirian hildako pertsona batzuk publikoki oroitzeko erabiltzen diren eredu eta estrategia kulturalak azaldu eta eztabaidatuko dira.

4. Francoren eta Francoren osteko Estatu-indarkeria politikoaren memoria historikoaren oroigarriak Iruñeko kaleetan.

Ikasgai hau praktikoa da hau. Iruñeko parte zaharrean eta zezen plazaren inguruan dauden zenbait oroigarriak in situ eztabaidatuko ditugu.

Lehenbizi, German Rodriguez gogoratzeko hirian denboran zehar kokatutako ikusgarrien gorabeherez in situ ari izango gara. Ondoren, Jose Luis Cano gogoratzeko, hilketaren lekuan jarritako oroigarriaren aurrean beste saio bat burutuko dugu. Bukatzeko, 1936.eko errepresio armatua gomutara ekartzeko Iruñeko parte zaharrean jarri diren oroigarri batzuk bertatik bertara aztertuko ditugu.

Oro har, ikastaroaren edukiak honako hiru oinarri ditu: Lera-Ikergunea Antropologia Taldeak arestian aipaturiko bi ikerketa sakon horietan jasotako datu-dokumentazioa, erabilitako metodologia eta irteniko emaitza.

Metodologia

Lehenbiziko gaiak ordubeteko saioa eskatzen du. Power-point erramintaz baliatuz azalduko da. Galderei eta ezbaiei lekua emanez, hamar edo hamabost minutuko denboraldia aurreikusia dago. Beraz, ordu bat eta hiru ordu laurden gehi hamabost minutu.

Bigarren gaiak bi ordutako saioa eskatzen du. Power-point erramintaz eta dvd tankerako film dokumentalez baliatuz azalduko da. Galderek, dudek eta amankomuneko eztabaidak beren tokia izango dute, ordu erdiko denboraldia aurreikusia dago. Beraz, ordu bat t’erdi gehi ordu erdi bat.

Hirugarren gaiak bi ordutako saioa eskatzen du. Power-point erramintaz, eta dvd tankerako film dokumentalez ere, baliatuz azalduko da. Galderek, dudek eta amankomuneko eztabaidak ere tokia izango dute: horretarako, ordu erdiko denboraldia aurreikusia dugu. Beraz, ordu bat t’erdi gehi ordu erdi bat.

Laugarren gaiak, hau da, saio praktikoak, bi ordu eskatzen du.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

• Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

elkarbizitza, memoria historikoa, bortizkeria, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.