Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Hizkuntza-teknologiak euskararen irakaskuntzan

  • Hasiera-data: 2019(e)ko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko azaroaren 8a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00 - 24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 27a

Teknologiaren garapena eta berrikuntza ugaria da, aplikazioak eta baliabide digitalak sakabanatuta daude eta sarri askotan daudenik ere ez da jakiten. Beste batzuetan teknologiak ahalbideratzen du eskolan egiten duguna beste modu batera egitea, baina zaila izaten da egunerokoari buelta ematea eta jardunbide teknopedagogiko egokietan sartzea. Ez da nahikoa euskarri digitalean betiko praktika errepikakorrak egiten jarraitzea. Baliabide digitalek garrantzia hizkuntza-erabilera eta ikas-prozesua indartu behar dute.

Ikastaro honetan hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak ikuspuntu kritiko batetik garatuko dira. Hasteko, bi teknologia mota horien arteko erlazioa zein den azalduko da eta hizkuntza-teknologiaren galdera nagusiak landuko dira, esaterako: Nola lagun dezake hizkuntza-teknologiak eskolan? Non lagunduko luke hizkuntza-teknologiak eta analisi automatikoak hizkuntzaren i(ra)kaskuntzan? Tarteko hizkuntza prozesatzeko eta ikasleei feedback automatikoak emateko zer behar dugu? Zein dira egun premiazko proiektuak eskolan ikerketako hizkuntza-azpiegiturek laguntzeko?

Behin ikuspegi teoriko kritiko hori landuta eta auzo hizkuntzetan egiten diren praktikak ezagututa, euskaraz zer egin daitekeen landuko da modu praktikoan idatzizko eta ahozko trebetasunak kontuan hartuz. Ondoren, auzo hizkuntzetan dagoen teknologiarekin ariketa praktikoak egingo dira. Eta, bukatzeko, euskaraz zer behar dugun hausnartzeaz gain, ikasleak (irakaslearen laguntzarekin) hizkuntza-teknologian oinarritutako ikastunitatea diseinatuko du.

Ikastaroa online izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 4an (17:30-19:00).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: azaroaren 8an (17:30-19:00).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Irakaslea

  • Mikel Iruskieta Quintian

    www.hezikt.eus Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERICeko kide. UEUko kidea.

Helburuak

  • Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak eskolan zertan lagun dezakeen ulertzea ikuspuntu teorikotik.
  • Material erreal eta datuetan oinarriturik euskara irakasteko teknologian trebatzea.
  • Auzo hizkuntzetan hizkuntzen irakaskuntzan erabiltzen den teknologia ezagutzea eta trebatzea.
  • Ikasleen produkzioan oinarrituta eskolako materiala diseinatzea.

Edukiak

  • Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak: hurbilpen teorikoa eta galdera garrantzitsuak.
  • Euskarazko hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak: idatzizkoa lantzeko hurbilpen praktikoa.
  • Euskarazko hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak: ahozkoa lantzeko hurbilpen praktikoa.
  • Auzo hizkuntzetako teknologian dagoenaren mapa zabala: hurbilpen praktikoa.
  • Norbere klasean behar den ikastunitatea edo teknologiaren diseinua.

Metodologia

  • Hizkuntza-teknologian oinarri izanik material errealean oinarritutako adibideekin erakutsiko da: jakintza teknikorik gabe, testu-multzoak kudeatu, datuak lortzeko eta bistaratzeko teknologia erabiliko da.
  • Ikasleek ikasgela birtuala erabiliko dute eta astero gai bat landuko dute eta bukaeran azken produktua egin beharko dute.
  • Astero derrigorrez egin beharreko atazak izango dituzte, baina horiez gain hautazko atazak ere izango dira sakontzeko asmoa duten ikasleentzat.
  • Bakarka lanaz gain, talde-lana bultzatuko da eta zenbait ataza, azken produktua esaterako taldean egin beharko dute.
  • UEUren on-line irakaskuntzarako eredu pedagogikoa jarraituko da.

Nori zuzendua

Gazte eta helduei hizkuntza irakasten dieten irakasleei zuzendua dago, baina baita beste irakasgaiak erakutsi eta hizkuntza edo komunikazio-gaitasuna garrantzitsua dela uste duten irakasleei ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

teknologia, hezkuntza-teknologia, hizkuntza-teknologia, euskalduntzea, digitala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.