Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Moodle-ko galde-sortak sakonki

  • Hasiera-data: 2019(e)ko azaroaren 6a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko abenduaren 4a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00 - 24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 175,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 157,50 €. Bazkideak: 131,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 25a

Moodle-ko galdetegi modulua erabilienetako bat da. 19 galdera mota estandar eta 43 ez-estandar izan arren, irakasle gehienek bizpahiru galdera mota baino ez dute erabiltzen, ezta ematen duen hainbat aukera aprobetxatu ere.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ko galde-sortei etekin handia ateratzea da. Galdera-bankua, galdera motak, ohiko galdetegiak eta modulu ludikoak (aurrez aurreko azterketak, galdeketabentura, aberatsaren jolasa, bideo interaktiboak...) aztertuko ditugu. Galde-sorten ezarpenen posibilitateak, emaitzen txostenak, horiek Moodle-ko kalifikazio-liburuan integratzeko prozedura eta galde-sorten arteko baldintzapen-sistema landuko ditugu. Aniztasunari erantzuteko pertsonalizazio aukerak ere landuko ditugu.

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: azaroaren 6an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

Helburuak

  • Moodle plataformaren galde-sorten posibilitateez jabetzea.
  • Moodle-n galde-sorten aplikazioak lantzea (autoebaluazioa, ohiko azterketak, galde-sorta ludikoak...).
  • Ebaluatzeko jarduera atseginak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea.
  • Ikaskuntza-ibilbideak diseinatzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea.

Edukiak

  • Moodle-n galdera-bankuaren kontzeptua eta barne-antolaketa.
  • Galdera mota ohikoenak eta hain ohikoak ez direnak nola sortu.
  • Galdetegi modulua sakon ezagutu, bere ezarpen, txosten eta kalifikazio-sistemarekin.
  • Galdera-bankuko galderak erabiltzen dituzten modulu ludikoak ezagutu eta erabili.
  • Galdetegiak elkarrekin baldintzatu eta teknika horren erabilera pedagogikoak aztertu.
  • Galderak bideo batean aurkeztu.
  • Ikasitakoarekin nork bere ikastaroa sortu.

Metodologia

Ikastaro guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, online ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Ikasleek berek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarri gisa hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.

Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, Moodle-ren galde-sorten ereduak erakusteaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa online izango da.

Nori zuzendua

Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleei.

Partaideek gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen eta zeregina bezalako modulu sinpleak kudeatzen jakitea hobesten da. Baldintza horiek betetzen ez dituen pertsona batek ere ikastaroa egin ahal izango du, baina helburuak lortzeko ahalegin berezia eta ordu batzuk gehiago eskaini beharko ditu, betiere irakaslearen laguntzaz.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Moodle, e-learning, irakaskuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.