Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

Adin txikikoak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala

  • Hasiera-data: 2019(e)ko urriaren 8a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko azaroaren 5a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00 - 24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 1a

Une oro online egotearen beharra ez da garaiko moda bat. Internet ezinbesteko tresna bilakatu da eta gure bizitzako ia alderdi guztietako parte da: kultura, komunikazioa, ekonomia, lan-esparrua eta banakako zein taldeko ohiturak. Gaur egungo jendartea hiperkonektatuta bizi da.

Zalantzarik gabe Internet abantaila ugariren iturria da, baina baita egoera gatazkatsuena ere. Asko dira munduko sarerik handienaren erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboak edota arriskuak.

Adin txikikoen kasuan, Interneten aroan jaio dira eta konektatuta dauden gailuak modu intuitiboan eta erraz erabiltzen ohi dituzte. Edonola ere, sarean suertatzen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.

Horregatik, funtsezkoa da helduek haur eta nerabeen errealitate digitala ezagutzea eta arriskuen prebentziorako bitartekaritza-estrategiak barneratzea. Familia eta eskola adin txikikoen konektibitate segurua bermatzeko gako dira.

Ikastaroan adin txikikoen Interneten erabilera arduratsua garatzeko gidalerroak eskainiko dira.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 8an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

  • Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturak eta on-line bizipenak ezagutzea.
  • Interneten arriskuen ondorioak aztertzea.
  • Nortasun digitala zaintzearen garrantziaz jabe izatea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lanaren, elkarreraginaren eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

Aurrez aurreko saioa: aurkezpena

  • Ikasgela birtualaren egitura eta ikastaroaren plangintza.
  • Aurrezagutzak eta gogoeta.

1. gaia: Egungo egoera: jendarte hiperkonektatua

  • Teknologiaren garapen azkarra.
  • Adin txikikoen errealitate digitala: zer, noiz, nola eta zertarako.
  • Sare sozialak, youtuberrak eta online jolasak.

2. gaia: Online arriskuak eta konektibitatearen alderdi garrantzitsuak

  • Interneteko arriskuak: ziberbullying-a, sexting-a, grooming-a, eduki ezegokiak eta gehiegizko erabilera.
  • Nortasun digitala: zer den, nola osatzen den eta eragina.

3. gaia: Interneten erabilera arduratsua

  • Gaitasun digitala eta segurtasuna eskolan.
  • Familiaren bitartekaritza-estrategiak.
  • Erabilera segururako estrategiak garatzeko gidalerroak eta baliabideen bilduma.

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten praktika kolaboratiboak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ikus-entzunezko materialak, idatzizko azalpenak eta adibide zehatzak eskainiko dira.

Beraz, ikasleen parte-hartzea eta gogoeta izango dira saioen funtsa.

Nori zuzendua

8 eta 14 urte bitarteko umeen irakasle, tutore eta gurasoei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

IKT, Internet, arriskuak, nortasun digitala, lanak, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.