Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

XXI. mendeko eskola: aro digitalari erantzuna bilatzen

  • Hasiera-data: 2019(e)ko urriaren 14a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko azaroaren 14a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00 - 24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 4a

Jakina da teknologiaren garapenak hainbat arlotan izan duen eragina: industrian, komunikabideetan, harreman pertsonaletan... Teknologia digitalak hezkuntzan duen eragina bor-bor dagoen eztabaida da. Ikastaro honetan, eztabaida horretan argia jartzen saiatzeko ekarpen teorikoak bilduko ditugu, eta ekarpen horiek ikasleei, irakasleei eta hezkuntza-zentroei nola eragiten dieten ikusi. Horrela, XXI. mendeko eskolak hartu beharreko konpromisoei buruz aritu nahi dugu, eztabaidari ekarpen eraikitzaile bat egiteko asmoz.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 14an (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: azaroaren 14an (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Irakasleak

Helburuak

  • Aro digitalak hezkuntza esparruan duen eraginari buruz hausnartzea.
  • Teknologia eta hezkuntza uztartzearen eztabaidaren inguruko ekarpen teorikoak ezagutzea.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere zentroan martxan jartzeko proposamenei buruz pentsatzea.

Edukiak

  • Konpetentzia Digitalaren marko orokorra: DigComp markoa (Ferrari, 2013).
  • Ikasleen irteera-profila (LH eta DBH).
  • Irakasleen konpetentziaren marko orokorra: DigCompEdu (erreferentzia).
  • Teknologia digitalaren integrazioa lantzeko ereduak: TPACK, SAMR-RAT, TIM eta TAM3.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentziala eta online irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa online bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma horren bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak, adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Eduki teorikoak oinarri hartuta, hausnarketa bideratzeko dinamika praktikoak eta parte-hartzea bultzatuko dira. Hori guztia kontuan hartuta, ikasleek ikastetxe batean digitalizazio pedagogikoa martxan jartzeko prozesua diseinatu beharko dute.

Nori zuzendua

Hezkuntza munduko profesionalei zuzendutako ikastaroa da. Honako profilak aurreikusten dira:

  • Zuzendariak
  • Arduradun pedagogikoak
  • IKT arduradunak
  • Irakasleak eta tutoreak
  • Irakasle ikasketak egin berri dituztenak

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

teknologia digitala, hezkuntza, irteera-profila, konpetentzia digitala, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.