Ikastaroak :: Historia, Antropologia

Gau beltza ospakizuna lantzeko ikastaroa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko irailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 18a

Ikastaroa irailaren 21ean izango da.

Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hori Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean. Era berean, azken urteotan beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, “Gau Beltza” edo ”Arimen Gaua” ardatz harturik. Izan ere, Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan argiztatuta ipintzen zireneko kontakizunak badira. Gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak… elementuak oinarri dituzten jai hauek erakargarritasun handia dute haur eta gaztetxoentzat batez ere.

Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri nahi ditu. Horretarako, Gau Beltza antolatzen laguntzeko gida sortu du antolatzaile eta parte-hartzaile gaztetxoen esperientziak jasota. Formakuntza saio honetan bidean ikasitakoa denon eskura jarri nahi da.

unibertsitatea.net atarian duzu Itsaso Lekuonari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Gau Beltza ospakizuna antolatzeko oinarri teoriko eta praktikoak eskuragarri jartzea herrietako antolatzaileentzat.
  • Zenbait herritako esperientziak ezagutaraztea.
  • Proiektuaren barruan sortutako baliabide kutxa eta webgunea aurkeztea.

Edukiak

EGITARAUA:

09:30-10:00: Ikastaroaren aurkezpena.

Sonia Perez, Euskaltzaleen Topagunea.

10:00-11:00: Itzalitako kalabazen berpiztea etnografiatik gaur egunera.

Josu Ozaita, Antropologo ikerlaria.

11:00-11:30: Atsedena

11:30-13:00: Mahai-ingurua: Nola egin dugu? Herrietako antolatzaileen esperientziak.

Aritz Arrizabalaga. Mutriku. Gaba Beltzaren sustatzailea.

Nekane Martiarena. Oiartzun. Abaraxka Ludotekako arduraduna.

Marga Anzuela. Pasaia. Ubera liburutegiko liburuzaina.

Josu Ozaita. Baliarrain. Antropologo ikerlaria.

13:00-14:00: “Baliabide kutxa"ren aurkezpena

Itsaso Lekuona, Euskaltzaleen Topagunea.

14:00-15:00: Bazkaria

15:00-16:00: Tailer praktikoak:

  • Mozorroak
  • Makillajea
  • Kalabazak hustutzea

16:00-17:30: Nola egingo dugu? Gurera ekartzeko ariketa.

Rita Aldabaldetreku. Parte-hartzean aditua.

17:30-18:00: Material banaketa eta amaiera.

Metodologia

Aurkezpenen bitartez eramango dugu aurrera saioaren lehen zatia. Bigarren zatian praktikara pasako gara, tailerren bidez.

Nori zuzendua

Bereziki, Gau Beltza euren herrietan antolatu nahi duten elkarte, eragile eta norbanakoentzat. Izan euskara elkarte, ludoteka, gazteleku edo bestelako zerbitzuak eskaintzen dituztenentzat. Baina baita ospakizun honekiko interesa duen herritar ororentzat ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

gau beltza, arimen gaua, kultura, kalabaza, errituak, domu santu eguna, halloween, komunitatea, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.