Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia

Ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakundeen kudeaketarako tresna eta estrategiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 16a

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparrua zabala eta askotarikoa da, baina, badira elkarrekin konpartitzen dituzten hainbat balio eta printzipio: xede soziala errentagarritasun ekonomikoaren gainetik egotea; jasangarritasuna; demokrazia; elkartasuna; elkarlana; eta ingurunea eraldatzeko nahia. Ekofeminismoaren ekarpen oparoei esker ere, bizitza-erdigunean jarriko duten antolamenduak eta prozesuak diseinatzen hasi dira eremu zabal honetako erakunde asko.

Printzipio horiek ordea, eguneroko errealitatean praktikan jarri eta gauzatzea ez da erraza, eta ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakundeek ohiko enpresa kapitalisten kudeaketa-sistemak eta –erremintak erreproduzitzen dituzte maiz. Honenbestez, beharrekoaz ikusi dugu aurten eremu eraldatzaile honen baitan kokatzen diren enpresetako aditu, kudeatzaile eta langileen ahotik, aldarrikatzen ditugun printzipioetatik errealitatera eramateko sortu dituzten gogoetak, praktikak, metodologiak eta erremintak ikustaraztea. Horretarako, unibertsitateko, ekonomia sozialeko, ekonomia eraldatzaileko eta euskalgintzako eragileak gonbidatu ditugu ikastaro honetara.

Erronka berriak ekartzen ditu gainera adimen artifizialaren eta plataforma teknologiko erraldoien hazkundeak, teknologikoki ere subiranotasuna praktikatzeko kudeaketa-tresnak eta -erraminten inguruan izango ditugu saioa eta tailerrak.

Helburuak

  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileen kudeaketa eta estrategien inguruan erronkak identifikatzea, adimen artifiziala, robotika eta plataforma digitalen hedapenen garaiotan
  • Ekonomia sozial eta eraldatzaileen kudeaketa-praktika, metodologia eta erremintak aurreratuak gertutik eta praktikan ezagutzea
  • Kudeaketa-tresna desberdinen inplementazion elkarlan-proiektu egingarriak identifikatu eta martxan jartzea.

Edukiak

  • Ekonomia sozial eta eraldatzailearen kudeaketa-erronken berriein inguruko ikerketak, metodologiak eta emaitzen inguruko ekarpenak jasoko dira.
  • Enpresa eta erakunde desberdinen tresna eta erraminta zehatzak ezagutzeko aukera izango da.
  • Gogoeta eta proiektu berriak identifikatzeko aukera izango dugu, elkarrekin aberastuz.
  • Alor honetan erreferentziazko aditu eta eragileekin ezagutzak eta esperientziak trukatzeko aukera egingo da.
Irakasleak:

Beñat Irasuegi

Igor Leturia

Josu Aztiria

Alex Lopez

...

Metodologia

Ekarpen teorikoa, esperientzia praktikoa eta talde-dinamika uztartu nahi ditugu ikastaroan. Adituak eta eragileak elkarrekin jarri nahi ditugu:

  •  Oinarri teorikoa eta ikuspegi zabala emango duten adituen hitzaldiak egongo dira.
  • Talde-dinamikak egongo dira gaien lanketa egiteko.
  •  Esperientzia zehatzen aurkezpenak izango dira eta mahai-inguru bat elkarrekin gogoeta egiteko.
  • Proiektu jakin bat bertatik bertara ezagutzeko bisita antolatuko da.

Nori zuzendua

  • Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan beren ibilbide profesionala garatu nahi duten eta garatzen ari diren profesionalentzat.
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ikertzen eta irakasten ari diren adituei.
  • Kudeaketa alorrean sakondu nahi duten ikasle eta titulatuei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera bidali da (ebazpenaren zain).

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ekonomia eraldatzailea, ekonomia soziala, kooperatibismoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.