Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknika

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko martxoaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 15a

Ikastaroaren datak: apirilak 17 eta 24, larunbatak.

Buru-mapak gure ideiak antatzeko tresnak dira eta ikaskuntzarako zein irakaskuntzarako baliagarriak dira.Buru-mapen sorrera Tony eta Barry Buzan anaiei zor zaie,beraiek idatzitako "The mind mapping book" liburuan oinarrituta baitago. Liburua oinarri hartuta, buru-mapen abantailak, nola eta zertarako erabil daitezken erakutsiko dugu.

Irakaslea

  • Eleder Aurtenetxe Pildain

    Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.

Helburuak

  • Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
  • Eskuz egiten hastea.
  • Ordenagailuz egiten ikastea.
  • Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.

 

Edukiak

  • Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
  • Irudimena lantzeko ariketak.
  • Oinarri teorikoak.
  • Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
  • Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
  • Sakontzeko informazio iturriak.

 

Metodologia

1) Buru-mapagintzari buruzko buru-mapa bat utziko da norberak ikastaro aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko.

 2) Ikastaroan zehar eskema horren edukia zein den azalduko da. Ariketa praktikoak izango dira ardatz. Jendearen parte-hartzea sustatuz.

Nori zuzendua

Ikasle/irakasleei; profesionalei; jendaurrean mintzatzen direnei; sortzaileei, jakin-nahiei…

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikasle, langabe eta erretiratuek beraien egoera adierazten duen agiriak aurkeztu behar dituzte.
  • Ordainketa: Euskadiko Kutxa 3035.0111.61.1110032927
  • Zehaztu ordainagirian: Buru-mapak 2010 eta zure izen abizenak.
  • Gorde ordainagiriaren kopia. Ordainketarekin arazorik balego, kopia bidaltzea eskatuko da.

Oharrak

Ikastaroa Iruñeko Jaso Ikastolan emango da: Miluze Zubia, 14, Iruñea.

Etiketak

sormena, buru-mapak, mind-mapping

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.