Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Biologia eta Natur Zientziak

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,00 €. Bazkideak: 73,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 19a

Natur Zientzien irakaskuntzan gero eta garrantzi handiagoa dute gertuko arazoetan oinarritutako ikerketa proiektuek. Izan ere, arazoetan oinarritutako irakaskuntzak ikasleen interesa pizteaz gain, curriculumeko hainbat eta hainbat gaitasun, helburu eta eduki jorratzeko aukera ematen du. Euskal Herrian dagoeneko badaude horrelako irakaskuntzaren adibide arrakastatsuak, asko ingurumenari lotutakoak, eta funtzionatzen duten heinean, eredu hori zabaltzeko tresnak irakasleei eskaintzea ezinbestekoa da.

Horretarako, ikasleen zailtasunak eta proiektu horien alderdi teorikoa lantzeko Joserra Díez izango dugu irakasle, eta Iñaki Sanz-Azkue DBHko irakasleak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, berriz, ikasgelako errealitatea kontuan hartuta metodo horiek nola inplementatu asmatzen lagunduko du.

Irakasleak

  • Joserra Diez Lopez

    Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.

  • Iñaki Sanz Azkue

    UEUko kidea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta bigarren hezkuntzako irakaslea.

Helburuak

  1. Gertuko arazoetan eta ikerketetan oinarritutako proiektuen ezaugarri nagusiak identifikatzea.
  2. Proiektua tokiko testuingurura egokitzerakoan zein baldintza bete behar dituen argitzea.
  3. Aurreko bietatik abiatuta nork bere proiektuaren gidalerroak osatzea (ez unitate didaktiko osoa).

Metodologia

Amaierako produktuak gidatuko du ikastaroa. Irakasle bakoitzak ikastetxe jakin bateko testuinguruaren araberako proiektua zehaztu beharko du. Baldintza bakarra ikastetxearen ingurunea irakasteko baliatzea da, haren azterketarekin gertuko arazoak sortzen. Beraz, ardatz horren baitan, pausoz pauso joango gara lehenik ezaugarri nagusiak identifikatzen, ahulgune edo arriskuak aurreikusten eta eredu orokor bat tokian tokiko baldintzetara egokitzen.

Nori zuzendua

DBHko natur zientzietako irakasleei zuzenduta egongo da, batez ere biologiakoei eta geologiakoei. Horrez gain, erabilgarria izan daiteke naturaren dibulgazioan lanean zein herrigintzan aritzen diren pertsonentzat.

Egitaraua

2019-06-25

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ongi etorria eta ikastaroaren dinamikaren azalpena.

  • Aitor Salaberria, UEUko Natur Zientziak saileko sailburua.
09:30-11:00

Argi eta itzalak: aurreko proiektuetako esperientziak.

  • Iñaki Sanz-Azkue, UEUko kidea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta bigarren hezkuntzako irakaslea.
11:30-13:30

Arazoetan oinarritutako irakaskuntzaren marko teorikoa.

  • Joserra Diez, UEUko kidea, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle agregatua Zientzia Esperimentalen Didaktikaren alorrean eta ibai ekologian doktorea.
15:00-18:00

Nork bere testuinguruaren azterketa eta proiektuaren zehaztapena (maila, gaia…)

  • Joserra Diaz eta Iñaki Sanz-Azkue.

2019-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Arazo egoeraren deskripzioa eta proiektuaren denboralizazioa.

  • Joserra Diez eta Iñaki Sanz-Azkue.
11:30-13:30

Nork bere proiektua aurkeztea eta hausnarketa kolektiboa.

  • Joserra Diez eta Iñaki Sanz-Azkue.
15:00-18:00

Nork bere proiektuan sakontzea eta jarduera nagusiak finkatzea.

  • Joserra Diez eta Iñaki Sanz-Azkue.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Partaideek, ahal badute, ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera bidali da (ebazpenaren zain).

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, AOI, DBH, natur zientziak, proiektuak, hezkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.