Ikastaroak :: Pedagogia

Gatazken ebazpena pedagogia sistemikotik abiatuta

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 19a

Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei begirada ezberdin bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago unibertsitatea.net elkarrizketan.

Irakaslea

  • Clotilde Caro Herrera

    EHUn Frantses Filologian Lizentziatua, Pedagogia Sistemikoan Diplomatua (CUDEC), talde psikoterapia psikodinamikoan graduatua, AT, PNL, Konstelazio familiarretan aditua, Iturrama BHI institutuko tutore eta  Bizikidetza taldeko kidea.

Helburuak

  • Teoria sistemikoaren nondik norakoak ezagutaraztea.
  • Ariketa sistemikoen bidez norbere burua gehiago ezagutzea.
  • Pedagogia sistemikoaren alderdi esperientziala ezagutzea.
  • Gatazken konponbiderako tresnak ezagutu eta hezkuntza eremuan eta gure harremanetan aplikatzea.

Edukiak

  • Gatazka zer den aztertu.
  • Bert Hellinger-en lege sistemikoak.
  • Pedagogia sistemikoaren aplikazioa: begirada sistemikoa.
  • Gatazken ebazpena.

Metodologia

Metodologia praktikoa eta fenomenologikoan oinarrituz, gai nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Sistemika, Gatazkaren jatorria, gatazken ebazpena, Garapen pertsonala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.