Ikastaroak :: Hezkuntza

Adimen gaitasun handiko ikasleak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 13a

Adimen gaitasun handiaren inguruan ezagutza eta formazio gutxi izaten dugu oro har. Hori dela eta irakasle, hezitzaile eta familiak galduta ibiltzen dira ikasle hauek antzemateko, ulertzeko eta beharrezkoa duten hezkuntza-erantzun egokia eskaintzeko.

Ikastaro honetan ezinbestekoak diren kontzeptu, ezagutza, lege eta araudi, hezkuntza-erantzun, hezitzaileen eginkizun, familien garrantzia eta baliabideak hurrenez hurren aztertuko ditugu.

Gaiaren inguruko ezagutza teorikoak praktikarekin uztartuko dira eta hezitzaileen ardura eta zalantzak partekatu eta argitzen ahaleginduko gara.

Irakasleak

  • Izaskun Etxebarria Aizpuru

    Pedagogian eta Psikologian Lizentziatua, Pedagogian Doktorea, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea.

  • Yolanda Olasagarre Mendinueta

    Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua, Adimen gaitasun handikoetan Aditu Titulua, EIBZko irakaslea (irakasleen prestatzailea)

Helburuak

  • Adimen gaitasun handikoek dituzten orotariko ezaugarriak ezagutu, ulertu eta erantzun egokia eskaintzeko beharrekoak diren ezagutzak barneratzea.
  • Antzemate prozesua eta ebaluazio psiko-pedagogikoa burutzeko dauden bideak aztertzea.
  • Legeak ahalbidetzen dituen hezkuntza-erantzunak ezagutzea.
  • Hezkuntza-praktika egokiak aztertzea.
  • Hezitzaile eta familien arteko erlazioak duen garrantziaz jabetzea eta lotura hau aurrera eramateko urratsak ulertzea.
  • Partaideen esperientzia, ardurak eta zalantzak argitzea.

Edukiak

  • Adimena eta Adimen gaitasun handiaren inguruko eredu nagusiak.
  • Aurreiritzi eta uste okerrak.
  • Terminologia eta deituren bereizketa.
  • Ezaugarriak: garapena, hizkuntza, arlo kognitibo, emozional eta sozialak.
  • Genero ikuspegia.
  • Adimen gaitasun handiarekin batera zailtasun edo ezintasunak dituztenak.
  • Antzemate prozesua.
  • Ebaluazio psiko-pedagojikoa.
  • Hezkuntza-Legeri eta araudiak.
  • Hezkuntza-erantzunak.
  • Metodologia eta baliabide egokiak.
  • Orientazio orokorrak.

Metodologia

Azalpen teorikotik abiatuta, partaideen esperientzia, ardurak eta beharrak uztartuko dira.

Bideo laburrak ikusi, hauek aztertu, bakarkako eta taldeko ariketak burutu.

Kasu errealak aztertu.

Zalantzak argitu.

Esperientziak partekatu.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Adimen gaitasun handikoak, ezaugarriak, premiak, hezkuntza erantzunak, Iruñeako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.