Ikastaroak :: Hezkuntza

Hizkuntza ikastea eta euskararen erabilera: irakasleak eta gurasoak norabide berean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 3a

Gizarte eleaniztu batean bizi gara eta haur eta nerabeak gutxienez hiru hizkuntza ikasten ari dira. Hizkuntzen gaitasuna garatzearen ardura eta euskararen erabilera sustatzearen ardura neurri handi batean eskolaren esku jartzen da, irakasleen esku. Baina eskolak mugak ditu eta beharrezkoa da gurasoak ere norabide berean aritzea. Ikastaro honetan, abiapuntu hori oinarri hartuz gurasoekin egin daitekeen lanketa aztertuko da.

Irakaslea

  • Itziar Larzabal Bengoetxea

    Pedagogian lizentziatua eta ebete hizkuntza zerbitzuen bidez, euskararen erabilera modu praktikoan eragitera bideratutako estrategia eta tresnetan aditua.

Helburuak

• Haur eta nerabeen hizkuntzen ikaste prozesura begira eta bereziki euskararekin harreman handia eta indartsua eskaintzera begira irakasleak eta gurasoak norabide berean aritu daitezen diskurtsoak eta estrategiak aztertzea.

• Irakasleek guraso bileretan zein beste zenbait egoeratan gurasoei begira erabili ditzaketen mezuak aztertzea eta horiek emateko moduak aurkeztea.

• Euskararen erabilerarekin arduratuta dauden gurasoek seme-alabengan eta ingurukoengan eragitera begira gara ditzaketen bideak aztertzea.

Edukiak

• Eskolaren norabidea eta mugak

• Gurasoei begirako mezuak: euskaldunak, erdaldunak, etorkin berriak, familia mistoak eta abar.

• Gurasoen kezken aurrean eman daitezkeen erantzunak: hizkuntzak ikasteari buruz, erabilerari buruz.

• Gurasoentzako mezuak egoera ezberdinetara egokitzea: adina, testuingurua, guraso tipologia…

• Haurren eta nerabeen hizkuntza-sozializaziora begira gurasoek landu ditzaketen oinarriak ikustea, eta hainbat guraso modu antolatu batean eragiteko prest dauden kasuetan garatu ditzaketen bideak aurkeztea.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Landutakoa praktikara eramateko modukoa izatea nahi da, eta hainbat adibide eta tresna zehatz ere aurkeztu dira (bideoak, esku-orriak, dinamikak eta abar). Oinarri batzuetatik abiatuz, parte hartzaileen benetako errealitatera hurbildu nahi da eta hortik baliabide egoki eta erabilgarriak eskuratzea lortu nahi da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen-emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza Graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldeetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuaren homologazio prozeduran sartuta dago.

Babesleak

Etiketak

Gurasoak, transmisioa, hizkuntza-sozializazioa, Iruñeako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.