Ikastaroak :: Hezkuntza

Hizkuntzen irakaskuntza; ahozko hizkuntza lantzen DBHn.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 21a

DBHn ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dute. Adin horretan ahozkotasuna egoki lantzea funtsezkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

• Trebetasun guztien berariazko lanketaren bitartez, entzundakoaren ulermenari, mintzamenari eta ahozko elkarreraginari lotutako ezaugarriak aztertzea.

• Ahozko trebetasunak hobetzeko gelarako estrategiak, baliabideak, ereduak eta praktika onak ezagutzea: komunikazio-proiektuak, gelako jarduerak...

• IKT baliabideek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta haiekin praktikatzea.

• Ahozkotasuna landu eta hobetzeko gelako jarduera komunikatiboak sortzea eta gelan baliatzea.

• Irakasleen arteko koordinazioa bultzatzea.

Edukiak

• Ahozkotasunaren ezaugarriak.

• Ahozko trebetasunak: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina.

• Ahozko testu aniztasuna, genero monologalak eta elkarreraginekoak.

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelan landuko diren generoen aukeraketarako irizpideak.

• Mintzamenean, zer ikasi/irakatsi?

• Ahozko testuak lantzeko metodologia: atazetan oinarritutako ikas prozesuak.

• Mintzamena lantzeko sekuentzia didaktikoak.

• Ulermen estrategiak.

• Gelako estrategiak eta baliabideak.

• IKTko baliabideak ahozko hizkuntza lantzeko.

• Ariketen tipologia.

Metodologia

Alderdi praktikoak hartuko du berebiziko garrantzia ikastaro honetan; horrenbestez, gogoeta teoriko laburretik abiatuta, parte-hartzaileek euren praktika didaktikoa aztertuko dute eta ahozkotasuna lantzeko jarduerak garatuko dituzte, IKTek egun eskaintzen dituzten baliabide anitzak kontuan hartuta. Ikastaroaren azken helburua da ahozko ataza eta jarduera komunikatiboak proposatu eta gelan baliatzea.

. Norberaren jardueraren behaketa eta hausnarketa.

. Ahozko testuen behaketa.

. Sekuentzia didaktikoen azterketa.

. Hausnarketa teoriko-praktikoa.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

ahozkoa, euskara, Iruñeko ikastaroak, ikasleak, motibazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.