Ikastaroak :: Hezkuntza

Ongizate emozionala, elikadura eta ariketa fisikoa haur eta gazteen sustraietan sakontzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urriaren 3a

Ikastaroaren datak: urriak 9, 16 eta 23.

Gaur egungo gizartean haurren osasunak izugarrizko garrantzia du. Ikastaro honetan adingabeen osasuna, fisikoa zein mentala, hiru ardatz nagusiren bitartez landuko dira: elikadura, psikologia eta kirola. Jakin badakigu haurrek eta nerabeek ikastetxean denbora asko igarotzen dutela, askok, bertan bazkaldu eta kirola egiten dutelarik. Bizi-ohitura osasungarriak bereganatzeko haien inguruan duten helduen laguntza beharrezkoa dute. Nola lagundu diezaieket heldu osasuntsu bat izaten? Norabide desberdinekin eskolatik etxera etxetik eskolara eta kalera. Elkarlanean eta bidelagun guztiak.

Irakurri irakasleari eginiko elkarrizketa unibertsitatea.net atarian

Irakasleak

  • Amaia Diaz de Monasterioguren Osinaga

    Dietista, Nutrizionista eta Coach.

  • Rosa Lasagabaster Armendariz

    Oñatiko Kirol Teknikaria eta Eskola kiroleko udal koordinatzailea. KOZ-pOzerbitzuko udal teknikaria (poztasun/ ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua)

  • Eva Pereda Pereda

    EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.

Helburuak

• Elikadura emozionala lantzea.

• Mugimenduaren onurak ezagutzea.

• Gorputz irudiaren garapena ikastea.

Edukiak

1. blokea: Elikadura eta nutrizioa

2. blokea: Psikologia eta emozioak

3. blokea: Kirola eta mugimendua.

1) Elikadura eta nutrizioa

• Elikadura proiektua eskola agendan.

• Zeintzuk dira nutrizio beharrak haur eta gazteetan?

• Jatorduen garrantzia eta nola banatu: familian jatearen garrantzia, erlazioak,…

• Baserria eskolara eraman: garaiko eta bertako produktua

• Eskola jantokia: zerbitzu bat baino gehiago denez, bultzatu elikadura proiektua eskolan. Komunikazioa ,erlazioa, rolak, monitoreen mezuak, menuen oreka, bertako produktuak, sasoiakoak, baserriarekiko lotura.

2) Psikologia eta emozioak :

• Janariarekin dugun erlazioa.

• Janariak dituen betebeharrak: gose motak , hutsuneak..

• Janari emozionala: gose motak.

• Taldean lanketak egitearen garrantzia, taldearen indarra.

• Emozioak txertatu eskola agendan: materia landu beharko litzateke eskolan.

• Azukreak, gatzak eta koipeak gure umeen elikaduran dituzten ondorioak . Zer dator lehenago kontsumoa edo beharra? Korapiloa!

• Umeek izan ditzaketen emozioak, nola landu, elikaduraren inguruan jasotzen dituzten mezuak, gorputz irudiaren eraketa, loaren garrantzia, estereotipoak, autoestimua lantzea komeni da

3) Mugimendua

• Mugimendua, kirola, eskola kirola: erlazioak, taldeko lana , konfiantza, errespetua,

• Naturarekin kontaktuan : ibilaldiak urtaro desberdinetan, naturarekin kontaktua,

• Erlaxazioa eta konexioa (tarteka txertatzearen garrantzia) : erlaxazioa, yoga, tai-chia

• Mugimenduaren onurak: gorputzarekin dugun erlazioa, onarpena.

• Emozioak eta mugimenduaren onurak: haserrean, amorruan…

• Eskola oinez proeiktuak praktikaren garrantzia, nolako herritarrrak nahi ditugu? Nolako herria diseinatu behar dugu horretarako? Bide gorriak, natura, ibilibideak ,…Herri osasuntsuak lortu eta eraiki.

Metodologia

Bakarkako zein taldeko dinamikak aurrera eramango dira, teoria eta praktikak konbinatuz.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen-emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza Graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldeetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio-zenbakia: 214/2019ko apirilaren 23a. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Haurrak, gazteak, elikadura, nutrizioa, psikologia, kirola, mugimendua, gorputza, Iruñeako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.