Ikastaroak :: Matematika

Geogebra ikasgelan

  • Hasiera-data: 2019(e)ko irailaren 25a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko azaroaren 13a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 29.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 19a

Ikastaroak, aurrez aurreko saio bat izango du: irailaren 25ean, 18:30etan.

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da: GeoGebraren ezagutza eta trebakuntzarako jarduerekin hasiko da eta ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere ikastetxeko errealitateari zuzendutako jarduera bat hasieratik amaierara arte diseinatuko du, irizpide teorikoak errespetatuz, eta praktikara eramango du irakasle tutorearen laguntzaz. Honela, ziurtatu egiten da ikastaroaren inpaktua ikasgelan.

Ikastaroa lan-talde batek gidatuko du, parte-hartzaileen banan-banako jarraipena ziurtatuz. Praktika on horrek erraztu egingo du foroetako dinamizazioa eta amaierako lanaren proiekzioa.

Irakasleak

  • Jaione Abaurrea Larrayoz

    Matematikan graduatua. Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan Masterra Unibertsitarioa. Doktorego-tesia egiten

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle elkartua, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen Matematikaren Didaktika irakasgaian.
  • Haritz Iribas Pardo

    Irakaslea eta ikertzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Mondragon Unibertsitatean.

Helburuak

• GeoGebra softwarearen azken bertsioetan izan diren aldaketen berri jasotzea.

• Irakasle batek software hau ikasgelan nola erabili dezakeen, horretan trebatzea.

• Jardueren adibideak aztertzea, jarduerak diseinatzea eta horiek praktikara eramatea.

• Geletan dinamika berritzaileak sustatu Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz.

Edukiak

• Geometriako software dinamikoa.

• Eredu dinamikoen sailkapena: esplorazioa, ilustrazioa eta frogapena.

• Adibideak eta proposamenak.

• Jarduera baten diseinua eta martxan jartzea.

• Jarduera horren txostena taldearekin partekatzea.

 

Metodologia

  • Aurrez aurreko lehenengo saioan, parte-hartzaileek elkar ezagutuko dute eta ikastaroaren oinarriak ezarriko dira. Ikastaroaren nondik norakoa eta eginbeharrekoak ezagutzeaz gain, lehenengo modulua lantzen hasiko dira.
  • On line fasean, parte-hartzaile bakoitzak bere kasa egingo ditu trebakuntza jarduerak, baina talde osoa harremanetan egongo da plataformaren bidez, eta tutoreen etengabeko laguntza jasoko dute foroetan: UEUren plataforma birtuala erabiliko da. Jarduera horiek baliatuko dira eduki teorikoetan sakontzeko.
  • On line fasean, parte hartzaile bakoitzak bere ikastetxean landu nahiko lukeen jarduera bat proposatu behar du. Tutoreen eta gainerako parte-hartzaileen laguntza jasoko du jarduera hori bere ikastetxeko errealitatera egokitzeko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak berak diseinaturiko jarduera praktikara eramango du.
  • Amaieran, praktika horren esperientzia elkar-trukatuko da gainerako parte-hartzaileekin batera. Esperientzia hori kontatuko da egindako lana jasotzen duen bideo batean eta beste parte-hartzaileekin partekatuko da.
  • Ikasle bakoitzak beste bi parte-hartzaileren bideoak ikusi beharko ditu eta, ondoren, foroan hausnarketa bat idatzi.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Hiru kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

hezkuntza, ikastetxe, Iruñeako ikastaroak, irakasle, komunikazioa, hizkuntza, matematika, ulermena, mintzamena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.