Ikastaroak :: Hezkuntza

Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?

  • Hasiera-data: 2019(e)ko irailaren 25a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko azaroaren 7a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 00:00-23:59
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko abuztuaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 18a

Hizkuntzen ebaluazioaren alorrean mahaiaren gainean jarriko ditugun gogoeta eta baliabideen inguruko ikastaro honetan zehar, erabiliko diren hezkuntza errekurtsoei esker:

• Irakasle hobea izaten lagunduko dizugu, aholkularitza aditu, material didaktiko eta euren inpaktu, laguntza. sare eta aplikazio, metodologia praktikoen bitartez. Bertan, laguntza eta aukera paregabeak aurkituko dituzu.

• Konfiantza gehiago eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu, hainbat praktika profesionaletan oinarrituta. Hauek irakasle gisa izango duzun garapenean euskarri ezin hobeak izango dira, zauden etapan zaudela (LH, DBH, Batxilerra).

• Genero ikuspegia, ikastaroan zehar, kontuan edukiko dugun ardatz nagusietakoa izango da.

Irakaslea: Maria Jose Altube Madina. Irakaslea, itzultzailea eta kazetaria.

Irakaslea

  • Maria Jose Altube Madina

    Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Helburuak

• Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziaren baliabide digital berriak (hitzez, hitzik gabeko) ezagutzea eta aztertzea, modu sakonean. Ondoren, ikasitakoa praktikara eramateko, aktibitate didaktikoak sortzea eta aplikatzea.

• Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia ebaluatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta baliatzea.

• Material didaktikoak hizkuntzen munduan duen garrantzia ikusirik, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jartzea, horiek praktikan ipintzea (diseinua, edukiak…) eta ondoren aukeratzea.

• Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen konpetentzia ebaluatzeko praktika onak identifikatzea eta aztertzea.

 Irakasleen arteko elkarlana bultzatzea.

• Oinarrizko konpetentzien esanahiaren inguruan, gogoeta egitea eta konpetentzia horiek ebaluatzeko alderdietan sakontzea (ebaluazio hezigarria, azken ebaluazioa, ebaluazio egileak, ebaluatzeko moduak eta tresnak…). Ikasleen oinarrizko konpetentziak bultzatzerakoan, ahozko komunikazioari indar berezia ematea.

• Helburuetan talde lanak bere biziko garrantzia edukiko du; nahiz eta ikastaro amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Bertan, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak ezagutu eta aztertuko dira.

Edukiak

• Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziak: hitzez, hitzik gabe eta baliabide digitalak.

• Curriculumeko ebaluazio irizpideak eta adierazleak.

• Oinarrizko konpetentziak hezkuntzan.

• Ebaluazio-motak, ezaugarriak eta bere alderdi esanguratsuenak.

• Ebaluazio tresnak eta gelako estrategiak.

• Kanpoko ebaluazioak: markoak eta ezaugarriak (diagnostikoak, barnekoak eta kanpokoak).

• Edukietan ere talde lanak bere biziko garrantzia edukiko du, nahiz eta ikastaro amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Hemen terminologia eta hizkuntza egokituak aztertuko dira, genero ikuspegia barne.

Metodologia

Ikastaroan zehar, alde teorikoa eta praktikoa tartekatuko dira. Zer da hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia? Ikasleek nola gara dezakete? Irakasleak zer baliabide, estrategia eta tresnak erabil ditzake hura ebaluatzeko? Gogoeta teorikoak pisua du ikastaro honetan eta, batez ere, ebaluazio hezigarrian sakonduko dute partaideek, hau da, prozesuaren alderdiak ikusarazi eta haiek hobetzera bideratuta dagoen ebaluazioan. Hala, prozesua ebaluatzeko eta ikasleen jarduerak bideratzeko tresnak eta estrategiak ezagutu eta garatuko dituzte.

Baina, argi eta garbi uztea nahi da klaseak oso praktiko eta aktiboak izango direla, elkarrekintza izango baita gure filosofia nagusia, tailer gisara antolatua. Parte hartzaileek “egiten” irakatsiko dute haien gaitasun profesionalak garatzeko:

Ikastaro-mota: on-line izango da.

Lan-metodologia: teorikoa, praktikoa…

Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, egunerokotasuna duen gai baten inguruko ezbaia, iritzi artikuluen irakurketa eta hausnarketa kritikoa, kanpoko norbait gonbidatu ekitaldi edo jardunaldi eraginkor bat eskaintzeko… Dinamika edo foroetan horietan, adibidez, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Ikastaroak, bestalde, alderdi praktikoa izango du eta bertan zenbait tresna eta baliabide proposatuko dituzte ebaluazioari lotuta; betiere, konpetentziak garatzen laguntzeko indarrean dugun hezkuntza marko pedagogikoaren baitako planteamenduetan txertatuz (arazo-egoerak eta erronkak) ikasleek hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia garatze aldera.

Guzti horretarako erabiliko den hizkuntza eta terminologia errespetatuko da, eta genero-ikuspegira egokitu.

On-line ikastaroen kasuan, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarritzen den UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Amaieran azken proiektu, txosten edo memoria bat egingo da.

Ikastaroan egiten diren jarduerek azken proiektua egiten lagundu behar dute. Hots, asteetan zehar garatzen eta lortzen diren konpetentziek azken produktua lortzeko pentsatuta egon behar dute.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Hiru kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Baliabideak, Iruñeako ikastaroak, ebaluazio alternatiboak, hizkuntzak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.