Ikastaroak :: Hezkuntza

Euskararen erabileraren lanketa ikasgelan HH-LH

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 24an eta 25ean.

Ikastetxe ezberdinekiko harremanetan, hainbat eta hainbatetan, irakasleek ikasgelako egunerokoan dauzkaten zailtasunak, kezkak eta gabeziak jaso izan ditugu (erabilera eragiteko garaian, hizkuntza helburuak zehazterakoan, estrategia bat edo beste erabiltzerakoan...)

Ikastaro honen bidez, ikasleek hizkuntzekiko bizi dituzten prozesuak ulertu, ikastetxearen mugak eta zailtasunak identifikatu eta gelako hizkuntza errealitatetik abiatuz, euskararen erabileran eragiteko baliagarri izango diren helburu, estrategia, zein jarduera ezberdinak proposatu nahi dira.

Irakaslea

  • Itziar Larzabal Bengoetxea

    Pedagogian lizentziatua eta ebete hizkuntza zerbitzuen bidez, euskararen erabilera modu praktikoan eragitera bideratutako estrategia eta tresnetan aditua.

Helburuak

• Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzera begira zenbait oinarri, helburu, tresna eta estrategia praktiko aurkeztea

• Euskararekiko motibazioa sustatzera begira ikasle zein irakasleentzako zenbait ideia aurkeztea

Edukiak

• Hizkuntzen ikasketa prozesua

• Eskolaren mugak

• Ikasleen hizkuntzekiko harremana

• Hizkuntza helburuen progesioa

• Erabileran eragiteko estrategiak

• Erabilera eragiteko tresnak: haur hezkutzan (txokoetan oinarritutako hizkuntza jolasak, errutinak, simulazioak...)

• Erabileran eragiteko tresnak lehen hezkuntzan (testu motak oinarri, hizkuntza jolasak, jarduerak egokitzea...)

• Motibazioa oinarri duten jarduerak

Metodologia

Metodologia dinamiko bat erabili nahi dugu eta, hala, irakaslearen azalpenak taldeka burutuko diren ariketa ezberdinekin tartekatuko dira atalik teorikoenetan.

Eduki gisa proposatuko diren estrategia eta jarduerak berriz (hizkuntza jolasak, jarduerak egokitzea, simulazioak....) eginaz, jolastuz irakatsiko dira, saioen praktikotasuna bilatzera begira.

Horrez gain, landutako material eta tresna guztiak ikasleen eskura jarriko dira bai fotokopia bidez baina baita www.ebete.eus orrialdeko materialaren bidez ( bloga/ dokumentuak/ irakasleentzako materiala/ haur hezkuntza/lehen hezkuntza)

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

 

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

ahozkoa, euskara, erabilera, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.