Ikastaroak :: Hezkuntza

Gaitasunetan oinarritutako unitate didaktikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 17a

Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.

Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 24an eta 25ean.

Ikastaro honek aurrez-aurreko bi saio eta 5 ordutako on-line jarraipena izango du.

Hezkuntza paradigma eraldatzaile baten aurrean gaude, bizitzarako prestatu behar ditugu ikasleak eta eskolarekiko duten motibazioa landu. Horregatik, ikasleen interesekin, aniztasunarekin zein gaitasunekin lotutako unitateak diseinatzea, aurrera eramatea eta etengabe hobetzea dagokigu irakasleei.

Gaitasunak abilezia praktikoen, ezagutzen, motibazioen, emozioen eta beste zenbait osagai sozialen eta portaerarekin loturiko osagaien konbinazioa dira. Baina, hori guztia nola landu dezakegu ikasgelan?

Ikastaro honetan prisma horretatik abiatuko gara, etapa anitzetako elementu kurrikularrak aintzat hartuta, unitate didaktiko bat garatzeko praktikan.

Irakaslea

  • Virginia Lacarra Escorza

    Lanbide Heziketa, DBHn eta Batxilergorko irakaslea. Hezkuntza eraldaketari buruzko irakaslea EHUko uda ikastaroetan. Hezkuntza arloko tutorea helduen prestakuntzan. UEUko bazkidea.

Helburuak

• Gaitasunekin eta aniztasunarekin lotutako unitateak ekoizteko kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak lantzea.

• Elkarlana eta hausnarketak egiteko estrategiak aplikatzea.

• Aplikazio digitalek eta teknologien ekarpena balioestea eta unitate didaktikoetan aplikatzea.

Edukiak

• Gaitasunen inguruko enfokeak; Legeak, Dekretuak, Europako proiektuak eta Edward Garnerren adimen anitzak.

• Egiten ikasi; metodologia aktiboek gaitasunei egiten dien ekarpenak ( erronkak, arazoak, alderantzizko gela, proiektuak)

• Unitate didaktikoen egitura gaitasunak bermatzeko eta elementu kurrikularrak txertatzeko (helburuak, edukiak, ebaluazioa)

• Ikt-ak eta taldekatzeko estrategiak gaitasunen menpe. (Google drive, Edpuzzle, actively learn, Edward Bonoren teoria)

• Aniztasuna gelan eta errefortzurako zein sakontzeko jardueren lanketa.

Metodologia

Ikastaroa praktikotasunean oinarritzen da. Horretarako, ikasleen errealitatetik eta interesetatik abiatuta, oinarri teorikoak landuko dira unitate didaktikoak diseinatzen ditugun bitartean. Halaber, ikastetxeetan egiten diren praktika onak analizatu dira, Edward Bonoren estrategia erabiliz hausnarketak egiteko.

Bestalde, autoerregulaziorako jarduerak ere landuko dira, aniztasunari erantzuteko errefortzurako zein sakontzeko jarduerak eta geure lanari laguntzen dioten aplikazio digital batzuk ere ezagutuko ditugu.

Ikastaroa gainditzeko ikasleek taldeka gaitasunetan oinarritutako unitate didaktiko bat ekoiztu eta azaldu beharko dute.

Azkenik, etorkizunean esperientziak partekatzeko, hausnartzeko, ekarpenak egiteko, etab. Artizarra sare sozialean kontaktuan jarraitzeko aukera izango dugu.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

 

Babesleak

Etiketak

Oinarrizko gaitasunak, gaitasun anitzak, unitate didaktikoak, metodologia aktiboak, proiektuak, erronkak, arazoak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.