Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Harremanak 3.0: gazteen sexualitatearen esku-hartzea espazio digitalean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 25 eta 26an.

Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu hauen inguruko informaziorik jasotzen eta ez ditugu hauek ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, identifikatzeko eta hauei aurre egiteko baliabide eza izanik. Horretaz gain, pornografiaren kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta handiagoa da gazteen intimitatean eta harremanetan eragin zuzena izanik.

Guzti honekin, ikastaro honen bitartez, harremantzeko espazio berri hauen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondorio larriak ekiditzeko gakoak ikusi eta prebentziorako bide desberdinen inguruan hausnartuko dugu, betiere ikuspegi positibo batetik.

Irakaslea

Helburuak

Helburu orokorra:

Arlo sexual eta erotikoan baliabide digitalek nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zer nolako eragina duten ezagutzea arriskuak gutxitzeko asmoz.

Helburuak:

• Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.

• Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.

• Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.

• Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.

• Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa eta honek nerabeengan duen inpaktua ezagutzea.

• Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera.

Edukiak

• Sexualitateari arreta: arriskuetatik, beharrak lantzera.

• Gazteek erabiltzen dituzten sare sozialen ezaugarri nagusiak.

• Pornografiaren eragina gazteen sexualitatean.

• Maitasuna, maitemitzea eta sedukzioa espazio digitalean.

• Plano digitalean sortu daitezkeen egoera konplexuen kudeaketa: sextinga, groominga, ziberexua, ziberjazarpena…

• IKTak ondo erabiltzeko gakoak eta baliabideak.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa. Zenbait eduki teoriko helarazteaz gain, mota askotako edukiei eta materialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoeta egiteko esparruak sortuko dira, banaka zein taldeka. Parte-hartzaileen interesei eta beharrei etengabe egokitzeko, saio guztiak taldeko dinamika autoebaluatzaile baten bidez amaituko dira.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio zenbakia: 214/2019ko apirilak 23. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Sexualitateariarreta, Harremanakdigitalean, Saresozialak, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.