Ikastaroak :: Hezkuntza

Kalifikazio soiletik ebaluatzera; ebaluazio hezitzailea sustatzeko orientabideak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko apirilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko apirilaren 29a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.

Ikastaro honek aurrez-aurreko bi saio eta 5 ordutako on-line jarraipena izango du.

Aurrez aurrekoak: maiatzak 4 eta 18. On-line orduak, aurrez aurrekoen saioen artean izango dira.

Ikastaro honen asmoa da ebaluazio hezitzaileen inguruan hausnartzea eta autoebaluazioa, heteroebaluazioa zein koebaluazioari laguntzen dieten tresna batzuk aplikatzeko orientabideak lantzea; hausnarketak, ikas-akordioak, irakaslearen koadernoa, behaketak, mapa mental digitalak, galdeketa digitalak, eta oinarrizko gaitasunen errubrikak.

Irakaslea

  • Virginia Lacarra Escorza

    Lanbide Heziketa, DBHn eta Batxilergorko irakaslea. Hezkuntza eraldaketari buruzko irakaslea EHUko uda ikastaroetan. Hezkuntza arloko tutorea helduen prestakuntzan. UEUko bazkidea.

Helburuak

• Ikaslea ebaluazioaren erdigunean kokatzea eta ebaluazioaren inguruan kritikotasunez hausnartzea

• Ebaluazioaren eta kalifikazioaren desberdintasunak identifikatzea.

• Autoebaluazioa, koebaluazioa eta heteroebaluazioari laguntzen dieten tresnak unitate didaktikoetan aplikatzea.

• Euskararen presentzia sustatzea elkarlanean aritzeko plataformetan.

Edukiak

• Autoebaluazioa, koebaluazioa eta heteroebaluazioaren oinarri teorikoak.

• Galdeketa digitalak lantzeko plataformak.

• Bizitzarako konpetentziak ebaluatzeko teknikak eta baliabideak.

• Ikas-akordioak

• Mapa mental digitalak ekoizteko plataformak

• Goconq; elkarlanean aritzeko plataforma digitala.

Metodologia

Euskal Herrian ekoiztutako dokumentazio teorikoetatik abiatuko gara hausnarketak egiteko eta ebaluazio tresna batzuk elkarlanean lantzeko.

Azkenik, etorkizunean esperientziak partekatzeko, hausnartzeko, ekarpenak egiteko, etab. Artizarra sare sozialean kontaktuan jarraitzeko aukera izango dugu.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuaren irakasleen etengabeko prestakuntza gisa eskainitako homologazio prozeduran sartuta dago.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  •  % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Ebaluazio prozesua, ebaluazio hezitzailea, oinarrizko gaitasunen ebaluazioa, hobekuntza, ebaluazio tresnak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.