Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala

  • Hasiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 6a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 27a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00 - 24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko apirilaren 29a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: maiatzaren 6an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Une oro online egotearen beharra ez da garaiko moda bat. Internet ezinbesteko tresna bilakatu da eta gure bizitzako ia alderdi guztietako parte da: kultura, komunikazioa, ekonomia, lan-esparrua eta banakako zein taldeko ohiturak. Gaur egungo jendartea hiperkonektatuta bizi da.

Zalantzarik gabe Internet abantaila ugariren iturria da, baina baita egoera gatazkatsuena ere. Asko dira, munduko sarerik handienaren erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboak edota arriskuak.

Adingabeen kasuan, Interneteko aroan jaio dira eta konektatuta dauden gailuak modu intuitiboan eta erraz erabiltzen ohi dituzte. Edonola ere, sarean ematen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.

Horregatik, funtsezkoa da familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea eta arriskuen prebentziorako bitartekaritza-estrategiak barneratzea. Familia adingabeen konektibitate segurua bermatzeko gakoa da.Erabilera segurua bermatzeko estrategiak garatzeko gidalerroak eskaintzea.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.

Helburuak

  • Adingabeen errealitate digitala ezagutzea.
  • Interneteko arriskuen ondorioak aztertzea.
  • Nortasun digitala zaintzearen garrantziaz jabe izatea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

Aurrez aurreko saioa: aurkezpena (2 ordu):

  • Ikasgela birtualaren egitura eta ikastaroaren plangintza.
  • Aurrezagutzak eta egoera erreflexiboa.

1. gaia: Jendarte digitala, jendarte hiperkonektatua (3.33 ordu):

  • Teknologiaren garapen azkarra.
  • Adingabeen errealitate digitala: zer, noiz, nola eta zertarako.
  • Sare sozialak, youtuberrak eta online jolasak.

2. gaia: adingabeen online arriskuak eta nortasun digitala (3.33 ordu):

  • Interneteko arriskuak: ziberbullying-a, sexting-a, grooming-a, eduki ezegokiak eta gehiegizko erabilera.
  • Nortasun digitala: zer da, nola osatzen da eta eragina.

3. gaia: eskola eta familia, babes-tresnak (3.33 ordu)

  • Gaitasun digitala eta segurtasuna eskolan.
  • Familiaren bitartekaritza-estrategiak.
  • Erabilera segururako estrategiak garatzeko gidalerroak eta baliabideen bilduma kolektiboa.

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten praktika kolaboratiboak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ikus-entzunezko materialak, ahozko azalpenak eta adibide zehatzak eskainiko dira. Beraz, ikasleen parte-hartze erreflexiboa izango da saioen funtsa.

Nori zuzendua

8 eta 14 urte bitarteko umeen irakasle eta gurasoei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348005.

Babesleak

Etiketak

IKT, Internet, arriskuak, nortasun digitala, lanak, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.