Ikastaroak :: Psikopedagogia

Adimen emozionala eskolan

  • Hasiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 10a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko maiatzaren 18a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: Ostiral-larunbatak. 17:30-20:30 (ostirala), 10:00-14:00 eta 15:30-19:00 (larunbatak)
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 126,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 113,40 €. Bazkideak: 94,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko apirilaren 12a

Ikastaroaren datak:

  • maiatzaren 10a (17:30-20:30).
  • maiatzaren 11a eta 18a (10:00-14:00 eta 15:30-19:00).

Zenbait ikertzaileren arabera, gaitasun emozionalak garatzeak ondorio positiboak ekartzen ditu ikaskuntza-prozesuan, haurraren (eta helduaren) ongizatean, baita horrek bere bizitzan aurki ditzakeen oztopo eta arazoen prebentzioan ere. Eta hori posible ez denean, horiei aurre egiteko estrategia egoki eta osasungarriak garatzeko momentuan ere.

Gaur egun, hezkuntzaren helburu nagusia gizabanakoaren garapen integrala bultzatzea da. Hori, haurrak eduki akademikoak barneratzeaz harago doa, gaitasun emozionalak ere garatzen laguntzea eskatzen duelako. Horretarako hezitzaileak gai honi nola heldu eta nondik hasi lantzen pentsatu beharko du.

Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.

Helburuak

  • Ikastaro honetako partaideek beren burua gai honetan kokatzea, teorian eta praktikan.
  • Ikastaro honetako partaideek beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten errekurtsoak aurkituz eta erabiliz.
  • Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozio-emozionalak, bizitza eta ongizaterako trebetasunak) ezagutzea eta garatzen laguntzea.
  • Adimen emozionala eskolan garatzeko esku-hartzea aztertzea (haurrekin, ikasle taldearekin, beste irakasleekin, gurasoekin).

Edukiak

  • Adimen emozionala.
  • Emozioak (definizioa, osaera, sortze-prozesua, sailkapena...).
  • Gaitasun emozionalak.
  • Haurrak, emozioak eta familia.
  • Esku hartzeko baliabideak.

Metodologia

Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Alde batetik, eduki teorikoak esperimentazioaren bidez lantzeko zenbait ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza lor dadin; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa sustatuko da.

Horretarako, bakarka, binaka zein taldean aurrera eramateko talde-dinamika batzuk proposatuko dira (rol-playing-ak kasu).

Taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela, ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko egoerez baliatuz, ikasleek talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin uztartuko dute.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, orientatzaileak, begiraleak, Irakasle Eskolako ikasleak...), kontuan hartuta ikastaroan zehar adimen emozionala eskola-eremuan nola jorratu izango dugula helburu eta lan-ildo nagusia.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348008.

Babesleak

Etiketak

Hezkuntza, adimena, emozioak, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.