Ikastaroak :: Argazkigintza

Memoriatik sormenera

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 26a

Ikastaroaren datak: martxoak 7, 14, 21, 28 eta apirilak 4 (ostegunak).

Memoria garrantzitsua da norberaren bizimoduan. Horrek adierazten digu nondik gatozen eta, are gehiago, nor garen.

Iragana zamatzat onartu beharrean, baliabide interesgarri gisa hartu beharko genuke.

Sortzaile askok lan mamitsuak eta sentiberak burutzen dituzte, eurek bizitakotik, ikusitakotik nahiz entzundakotik abiatuta. Gu ere horretan saiatuko gara: iraganetik abiatuta aske sortzen.

Bidea errazagoa izan dadin, errealitateari loturiko argazkilarien lanak ikusiko ditugu alde batetik, eta errealitatea eta fikzioa nahasten dituztenenak beste aldetik.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

Helburuak

  • Memoriaren balioaz ohartzea.
  • Oroitzen trebatzea (zenbait gako oroitzapena oparoa izan dadin).
  • Iraganetik abiatuz, kontakizuna bisuala eratzen ikastea.
  • Sormena indartzea.

Edukiak

  • Iragan kolektiboa eta indibiduala.
  • Kontakizunerako baliabideak.
  • Adibide irudimentsuak, denon berezko dohaina jorratzeko.

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa daukan arren, adibide asko ikusiko ditugu, eta ikasle bakoitzak lan praktiko bat egin beharko du.

  • Iragana oroitu.
  • Memoriaz hausnartu (materiala bildu eta kontakizunaren norabide interesgarriak aztertu).
  • Sortzaile interesgarrien ereduei errepasoa egin.
  • Bakoitzak bere sormen-lana mamitu.

Nori zuzendua

Argazkilariei eta argazkizaleei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Norberaren kamera erabiltzen jakitea ezinbestekoa da.

Babesleak

Etiketak

oroimena, memoria, kontakizuna, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.