Ikastaroak :: Diseinua, Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua

  • Hasiera-data: 2019(e)ko otsailaren 20a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko martxoaren 27a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 18a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 20an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Lehen Hezkuntzako espazioen diseinuko ikastaro honek, hausnarketan hasteko edo jarraitzeko aukera emango digu. Gure aurrezagutza eta praktika izango da abiapuntu, ondoren hausnarketa eta lanketaz baliatuz, hezkuntza-espazioaren diseinua egingo dugu.

Hausnarketa izango da oinarri eta hiru ardatz izango dira nagusi ikastaro honetan: heldua eredu bezala, haurrak eta haien ezaugarriak, eta espazioen diseinua.

Horrez gain, genero-ikuspegia landuko da.

Irakaslea

  • Mireia Rodriguez Poza

    Magisteritzan diplomatua eta pedagogian lizentziatua da. Eskola eta metodologia “alternatiboan” aritua.

Helburuak

  • Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutzea eta laguntza bultzatzea.
  • Ikasleen gaitasunak hobetzea (pertsonalak zein taldekoak) eta pertsona bezala beharrezkoak diren gaitasunak eskuragarri jarri, materiala manipulatzera bultzatu, hausnartu, erabili, eraldatzera bultzatzea gaiarekiko.
  • Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua oinarritzat harturik, guk, heldu bezala, gure praktikaz hausnartzea, haurrenganako dugun begirada lantzea, ondoren koherente izango den hezkuntza-espazioaz hausnartzea, espazioa diseinatzea eta ahal den neurriak praktikara eramatea.
  • Genero-ikuspegia lantzea.
  • Aurrezagutza eta gure praktikatik abiatuz, hausnarketan sartzea, ondoren praktika kontzienteago batera heltzeko.
  • Hasten den lanketa pertsonaletik, ahal izanez gero, eskolara zabaltzea, horrekin batera datozen partaideekin, irakasle, laguntzaile, haur, familia…

Edukiak

  • Etapako ezaugarriak, beharrak eta interesak landu. Neurozientziak hezkuntzarako eskaintzen dizkigun aurrerapenak ezagutu eta landu.
  • Hezkuntza-espazio bateko ezaugarriak: argia, tenperatura, koloreak, altzariak, material manipulagarriak …
  • Autoezagutza.
  • Genero-ikuspegia.
  • Espazio desberdinak.
  • Espazioaren diseinua.

Metodologia

Ikastaroa on-line izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

Ikastaroaren hasierako fasean hausnarketan sartuko ginateke: haurrarekiko begirada eta ezaugarriak, haurraren kontzeptua historian zehar, pedagogo desberdinen ezagupena… Testuingurua ezagutuz gure haur-begirada sortuko dugu.

Bigarren fasean, gure praktika eta gu eredutzat hartuta, geure buruaz hausnartuko dugu, ikastaroaren gaiarekin erlazionaturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira eta gure praktika kontzienteagoa bihurtzen saiatuko gara.

Hirugarren fasean, gaiarekin loturiko oinarrizko kontzeptuak landu eta gure espazioaz hausnartuko dugu, deskribatu, hausnartu…

Laugarren fasean, espazioaren diseinua burutu eta hausnarketak ikastaroak adostutako gune digital batean jasoko dira aurrera begirako elkarlana bultzatzeko. Aukera egonez gero, espazioaren diseinu berria praktikara eramango da.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Azkenik proiektu batean lan egingo dute, espazioaren diseinuan. Astez aste jasotako hausnarketak azken txostenean batuko dira.

Nori zuzendua

Ikuskaritzako kideei, Lehen Hezkuntzako irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

Oharrak

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348002.

Babesleak

Etiketak

espazioa, diseinua, hezkuntza, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.