Ikastaroak :: Hezkuntza

Askatasunerako pedagogia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 14,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 12,60 €. Bazkideak: 10,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko maiatzaren 24a

"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren bostgarren tailerra da.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz mintzatu beharrak erakusten du mendekotasun/zapalkuntzan oinarritutako harremanak ditugula orohar garatzen. Beste jendeekin erlazionatzeko modu patologiko horrek, heziketa ulertzeko modu zehatz eta disfuntzional batean ere baditu bere erroak. Askatasunean hazi eta hezteak, aske bizitzen jakiteko baldintzak ezartzen ditu, gure aldameneko inor mendean hartu behar edo nahi izateko arrazoiak ere desegiten. Sozialki—eta beraz makro tamainan—eragin beharreko iraultzak, norbanakoaren izaera hori konfiguratzen den garaiari ere begiratzera behartzen gaitu, ikusteko non gertatu diren hutsuneak eta ataskoak.

Aurkezpen bideoa hemen

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Harreman asimetrikoak (mendekotasun-menderatze dialektikan oinarritutakoak) gugan zenbateraino errotuak dauden ikusaraztea.
  • Arreta menderatzen duenarengan eta mendekotasuna onartzen (eta behar) duenarengan jarri behar dugula ohartaraztea.
  • Gure inguruan ezartzen ditugun harremanen kalitatea kritikoki begiratzea.
  • Berdintasunerako hezteak, denak ezberdinak garela onartzen eta ahalbidetzen duen heziketa bat eskatzen du. Identitate sendoaren garrantzia.

Edukiak

  • Identitate sendoa eraikitzeak duen garrantzia.
  • Berdintasuna/homogeneizazioa/normaltasuna/diferentzia bezalako kontzeptuen dialektika.
  • Askatasuna: kalitatezko harremanen baldintza eta oinarri.
  • Haurtzaroan ikasten dugu besteekin erlazionatzen. Pedagogia direktiboaren porrota.
  • Gure harremanen kalitatea neurtzen. Aske gara? Onartzen dugu bestearen askatasuna?

Metodologia

Tailerra teoriko-praktiko-bibentziala izanen da.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

askatasuna, identitatea, harreman osasuntsuak, berdinak/ezberdinak, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.