Ikastaroak :: Hezkuntza

Emakumea ahalduntzen, bizimodu osasuntsutik

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 14,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 12,60 €. Bazkideak: 10,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko maiatzaren 2a

"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren laugarren tailerra da.

Egungo gizartean emakume asko oraindik antzinako roletara mugatuta daude: etxearen eta etxekoen zaintza. Nire esperientziatik abiatuta, emakumeak animatu nahi ditut bereganatzeko dauzkan arloetan parte hartzera kirola, esaterako. Bizimodu osasuntsua lortzeko ezinbestekoa da norbera gustura egotea bere buruarekin eta hori nekez lortuko dugu nahi duguna egiteari utzi eta besteentzat bizi bagara.

Aurkezpen bideoa hemen

Irakaslea

  • Ainhoa Lendinez Garate

    Euskal Filologia eta Ikus-entzunezko ikasketak egin nituen. Une honetan euskara teknikari eta kazetari dihardut, besteak beste. Elikadura, entrenamendu mentala eta ariketa fisikoa dira nire pasioa, eta batez ere mendia.

Helburuak

Emakumeei eta oro har gizarteari ikusaraztea egunerokotasunaren zurrunbilotik atera eta geure buruari erreparatzea ezinbestekoa dela daukagun bizimodua benetan nahi duguna den ikusteko. Nire kasuan, nire ongizateak hiru ardatz nagusi ditu: ariketa fisikoa, buruko osasuna eta elikadura. Hainbat urtez estres betean bizi ostean gelditu eta hausnartzeko unea iritsi zitzaidan. Aldaketa handiak egin ditut ordutik hona: elikaduran, kirolean, harremanetan, garapen emozionalean. Txikitatik kirola eta batez ere mendia osasuntsu sentitzeko ezinbesteko tresna izan da gure etxean. Gaitz eta arazo asko gainditzeko arrazoia eta bultzada. Hori abiapuntu hartuta bizitzako hainbat arazoren berri eman nahi nuke, uste dudalako emakume asko identifikatuta sentitu daitezkeela eta lagun diezaiekeela euren arazoa gainditzen.

Edukiak

  • Kirola, emakumea gizona nagusi den inguruan, eliteko kirola eta ez elitekoa.
  • Elikadura osasuntsua: nork bere gorputzarentzat egokiak diren elikagaiak hautatzen jakitea.
  • Entrenamendu mentala: egungo gizartearen arazo handienetako bat estresa da, antsietatea eta depresioa. Gure pentsamenduak heziz, kontrolatuz, gidatuz ingurukoarekiko gure jarrera eta hark gugan daukan eragina neurtu dezakegu.
  • Mindfulnes, yoga, meditazioa, orain eta hemen egotea
  • Ahalduntzea: emakumeak tradiziozko roletatik atera behar du, konkistatu nahi dituen arloetan jauzi egin, beldurrak atzean utzi.

Metodologia

Teoriko bibentziala.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen ororentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

kirola, entrenamendu mentala, elikadura, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.