Ikastaroak :: Hezkuntza

Euskara ez sexista

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko martxoaren 22a

"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren hirugarren tailerra da.

Euskarak sexismorik ez duelako ustea zabaldua da; egia da ondoan ditugun hizkuntzak baino zama arinagoa duela, baina maiz erabilera sexista egiten dugu, batere konturatu gabe.

Tailer honen bidez, erabilera horren gaineko hausnarketa eginen dugu eta aukera inklusiboak landu.

Aurkezpen bideoa hemen

Ikastaroaren inguruko elkarrizketa: unibertsiateta.net

Irakaslea

  • Ima Zestau Baraibar

    Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.

Helburuak

  • Euskararen erabilera sexista antzematea.
  • Erabilera inklusiboa lortzeko baliabideak aztertzea.

Edukiak

  • Egitura elementuak: bikote izenak, hitanoa, itzulpenak, orokortzaileak, generoa markatzea eta kutsadura, biografia-aipamenak.
  • Lexiko elementuak: atzizki bidea, hitz elkartuak, simetria, ezaugarritzeko irizpideak adjetibazioan.

Metodologia

Edukiak aurkeztuko dira, adibide baten bidez; ondoren, taldean aztertuko dira arrazoiak, ondorioak eta irtenbideak.

Praktikoa izanen da, batik bat.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori.

Egitaraua

2019-03-27

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

Euskara ez sexista

  • Ima Zestau Baraibar

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

erabilera, inklusioa, Iruñeko ikastaroak, parekidea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.