Ikastaroak :: Hezkuntza

Emariak: emakumeen ekarpenak ikusarazten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 13a

"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren bigarren tailerra da.

Arlo guztietako gizonak ezagutzen ditugu (politikariak, enpresariak, asmatzaileak, borrokalariak, zientzialariak, kirolariak, artistak, etab.), baina, emakumeak? Ziurrenik askoz gehiago kostako zaigu arlo horietan emakume kopuru bera ezagutzea... ez da kasualitatez. Emakumeak inbisibilizatuta egon dira (eta jarraitzen dute) gaur egun, arrazoi desberdinak direla eta. Tailer honetan historian zehar, garai eta leku desberdinetan emakumeek egindako ekarpenak ikusaraziko ditugu, euren berri emanez, zementuzko sabaiari zulotxoa eginez.

Aurkezpen bideoa hemen

Irakaslea

  • Ilazki Gainza Giraldo

    Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko masterra: Berdintasun agenteak masterra -1500 ordu- (UPV-EHU)

    Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)

    Kalakako sortzaileetako bat eta bertan formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan. Kazetaritza lanetan urtetan aritua.

Helburuak

  • Ikasleek emakumeen ekarpenen berri izatea.
  • Ikasleek emakumeen inbisibilizazioaren arrazoien jabe izatea.
  • Ikasleek eremu desberdinetan emakumeek egindako ekarpenen berri izan eta berau transmititzeko gaitasuna izatea.

Edukiak

  • Emakumeen ekarpenak arlo desberdinetan.
  • Berdintasuna.
  • Sexismoa.
  • Androzentrismoa.

Metodologia

Teoria praktikarekin batera eskainiko da, entzundakoa barneratu dutela ziurtatzeko modua delako ariketak egitea. Beraz, azalpenak entzuteaz gain, ikasleek dinamikak egingo dituzte saioan ikusi eta ikasitakoaren inguruan.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

emakumeak, erreferenteak, zementuzko sabaia, parekidetasuna, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.