Ikastaroak :: Hezkuntza

Ipuin parekideak lantzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urtarrilaren 29a

"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren lehen tailerra da.

Jendarte parekideago baten bidean baliabideak izatea ezinbestekoa da. Ipuinak sexistak edo parekideak izan daitezke, hizkuntza eta iruditegia lantzen den moduaren eta helarazten diren baloreen arabera. Ikastaro honetan, bertaratutakoei ipuin parekide eta sexistak bereizteko gakoak, haurrekin ipuinak lantzeko modu desberdinak eta askoz gehiago azalduko diegu.

Aurkezpen bideoa hemen

Irakaslea

  • Ilazki Gainza Giraldo

    Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko masterra: Berdintasun agenteak masterra -1500 ordu- (UPV-EHU)

    Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)

    Kalakako sortzaileetako bat eta bertan formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan. Kazetaritza lanetan urtetan aritua.

Helburuak

  • Ikasleek ipuinak parekideak izatearen garrantziaz jabetzea.
  • Ikasleek ipuin parekide eta sexistak bereiztea.
  • Ikasleek ipuinak aldaketarako baliabidetzat ulertzea.

Edukiak

  • Hezkidetza
  • Haurren literatura
  • Ipuinak -parekide eta sexistak-
  • Ipuinak baliabide moduan
  • Balore parekideak

Metodologia

Teoria praktikarekin batera eskainiko da, entzundakoa barneratu dutela ziurtatzeko modua delako ariketak egitea. Beraz, azalpenak entzuteaz gain, ikasleek dinamikak egingo dituzte saioan ikusi eta ikasitakoaren inguruan.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

hezkidetza, baloreak, parekideak, ipuinak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.