Ikastaroak :: Komunikazioa

Ahozko komunikazioa errazteko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko apirilaren 3a

Ikastaroaren datak: apirilak 6 eta 13 (larunbatak)

Jendaurrean hitz egin behar dugunean oso galduta sentitzen gara. Arazo handiak aurkitzen ditugu eta, okerrena, ez daukagu arazo horiei aurre egiteko tresna egokirik. Oraindik ere eremu hauetan hutsune handiak daude.

Jendaurrean eroso hitz egiteko ohitura hartzeko bide bakarra daukagu ENTRENAMENDUA. Entrenamendu horretan sakontzeko asmoa du ikastaro honek.

Irakaslea

  • Amagoia Martinez Lauzirika

    Arte eszenikoetan formatua eta komunikazioaren munduan esperientziaduna. Interpretazio munduan jasotako eskarmentua enpresa mundura eta egunerokotasunera eramaten dut, harremanak eta norbere buruarekiko konfiantza hobetuz.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Modu eraginkorrean komunikatzen erraztea, urduritasuna kontrolatuz, tentsioak arinduz, ahoskera eta hitzezkoa ez den komunikazioa landuz.

Mezua argi eta ozen iristeko bideak ezagutzea.

Edukiak

  • Nerbioen kontrola, erlaxazioa eta kontzentrazioa.
  • Ahoskera, abiadura, etenaldiak, doinua, bolumena...
  • Gorputz-mintzaira: begirada, eskuak, keinuak, energia...

Metodologia

Entrenamendua ikasteko prozesu bezala aurkeztuko da. Ekintzarik gabeko ezagutza informazio hutsa da.

Nagusiki praktikoa izango den dinamikaren bitartez bateratuko ditugu jakintza teorikoa (ezagutza) eta egiten jakitea (praktika).

Ariketa praktiko ugari egingo ditugu. Horien bitartez komunikatzeko orduan ditugun gaitasunekin ohartzea eta haiek trebatzea lortuko dugu. Saio bakoitzak bi zati izango ditu.

Lehenengo zatia; denak batera beroketa-ariketa batzuk egingo ditugu, ariketa horiekin gorputz-mintzaira, energia, nerbioak, ahoskera… landuko ditugu.

Bigarren zatia; ikasle bakoitzak, banaka, praktika bat egingo du, (ikastaroa gerturatzen denean, nik e-mail bat bidaliko dizuet zehazteko zer prestatu behar duten praktika hauek egiteko) praktikak grabatu egingo dira, ikustearen helburuarekin. Horrek jasotako ikasgaiak kontrastatzen lagunduko digu.

Nori zuzendua

Bere ideiak, egitasmoak eta antzekoak transmititzeko unean bere burua mugatua sentitzen duen edozein pertsonari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 2/2019ko urtarrilak 11. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Etiketak

eibar, ikastaroak, komunikazioa, UEU

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.